LAB sindikatutik lan hitzarmenean zeuden akats batzuen berri eman genion Hezkuntza sailari. Artikulu hauen testua berridatzi egin da eta egin ditugun proposamen berriak aho batez onartu dira. Zuzenketa hauen ondorioz aldaketa batzuk sinatu dira lan hitzarmen berrian. Bestalde, gogoratu errelebu kontratuaren harira Sailak argitaratu duen jarraibidea.
· LAN HITZARMENEAN ALDAKETAK
22.artikulua
“1. Urteko benetako lanaren zenbaketa (irailaren 1etik abuztuaren 31ra) Hitzarmenaren 21. artikuluan ezarritakoa izango da, langile bakoitzak ezarrita duen asteko lanaldiaren arabera”.
26. artikulua. Beste baimen-egun batzuk
“Eskaera bat baino gehiago aurkeztu eta zerbitzuaren beharrak bete gabe badaude, honela jarraituko da:
– Lehenik eta behin txandakatze sistema adostea lehenetsiko da.
– Adostasunik ez balego, zentroko antzinatasunaren araberako txandakatze sistema ezarriko da, eta hurrengoan antzinatasunaren araberako hurrenkerarekin jarraituko da. Zentroko antzinatasunean berdintasuna balego, kidegoko antzinatasuna erabiliko da berdinketa desegiteko.”
68. artikulua.-Laneko arropak
“Hitzarmen honen eraginpean dauden eskola-jantokietako langileek – sukaldaria, sukaldeko langilea, sukaldari buruak eta garbiketako langileak 250 euro jasotzeko eskubidea izango dute laneko arropetarako”.
I. Eranskina euskaraz, eta honela idatzita geratzen da
“Sukalde eta jangeletako langileak”
IV. Eranskina, Sukaldeko ataleko ratioak, eta honela idatzita geratzen da:
“7 ordu hartuko dira jardunaldiaren koefizientea kalkulatzeko.”
- Zuzenketen akordioa irakurtzeko klikatu hemen
· ERRELEBU KONTRATUA
Gogoratu Hezkuntza saileko lan-legepeko langile finkoentzako txanda-kontratuari buruzko informazio garrantzitsua argitaratu duela.
2025/2026 ikasturterako modalitate horretan sartzea aurreikusten eta baldintzak betetzen dituzten langileek ekainaren 11ra arte (egun hori barne) jakinarazi behar dute.
SuTaGar-INFO_2025-05-29-1