EAEko Lanbide Heziketa: Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa euskaldundu!

85

LPZ-tan H.E.2-an bakarrik plazak!

Lanbide Heziketa eta Bigarren Hezkuntza euskalduntzeko urratsak ematen jarraitu nahi du LABek, martxoan abiaturiko kanpainari jarraipena emanez hainbat asanblada egin ditugu lanbide heziketako zentroetako zuzendaritza eta langileekin.

> LABek dituen datuen arabera irudikoak dira HE2-ko lanpostu eskaintza baxuena duten zentroak.

Hezkuntza Sailarekin batera, Zuzendaritzen betebeharra ere bada ikastetxeak euskalduntzeko planak egitea eta euskarazko lanpostu eta hezkuntza eskaintza sustatzea. Zuzendaritzak lanpostuak euskaldundu ditzaten hainbat asanblada egiten ari gara ikastetxez ikastetxe; bai zuzendaritzekin horretarako bitartekoak eta laguntza eskainiz, bai langileekin ere.

Ikasturte hasierako esleipenetan, ordezko lanpostu guztiek 2. hizkuntz eskakizuna izatea eta euskara planak garatzea eskatzen dugu, langile publiko guztiak euskalduntzeko. Plantilen euskalduntzeak, zikloen eskaintzen euskalduntzean izango duelarik eragina. Euskarazko eskaintza altuagoa exijitzen diogu Hezkuntza Sailari.

2026-04-22-INFO_Lanbide-Heziketa-1