Ongi etorri Hezkuntzara! Lanean hasteko gida

997

Hego Euskal Herrian Hezkuntzan lan egin nahi duzu baina zalantzak dituzu?

Esku artean duzun gida honek bidelagun izan nahi du parean zabaltzen ari zaizun bidegurutzean erabaki onenak hartu ahal izateko. Zorionez, lanerako eremu zabal bezain oparoa da hezkuntza eta zure ekarpena ezinbestekoa dugu eguneroko lanarekin jendarte inklusibo, euskaldun eta askeago bat sortzeko.

Bide horretan, kontutan izan beharko duzu adibidez ezberdina dela lanean hasteko modua Nafarroako Eskola Publikoan edo Iparraldeko Seaska ikastolan. Edota izen emate prozedurak desberdinak direla EAEko eskola publikoko irakasle zerrendetan, Heziketa Bereziko zerrendetan, Haurreskolak Partzuergoko zerrendetan edo Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan. Horregatik, eremuz eremu aurkezten dizugu herrialde eta erakunde bakoitzean lanean hasteko prozedura.

Ongi etorri Euskal Eskola Publiko Komunitarioaren aldeko borrokara!

Ongi-etorri-Hezkuntzara_Lanean-hasteko-gida