Beste behin ere, gaurko Mahai Negoziatzailean agerian geratu da Hezkuntza Sailaren aldebakarkeria, Mahai Negoziatzaileetan hitz egiten denaren interpretazio interesatua eginez eta negoziazio kolektiboa oztopatuz. Ikasturte hasieratik salatu dugu Sailaren egiteko modu hau LABetik. Berriz ere, Hezkuntza Sailari dei egiten diogu, jarrera hau alde batera utzi eta benetako negoziazioa bideratu dezan.
Gaur, ekainak 11, 2025eko lan hitzarmenaren sinatzaileok (LAB, STEILAS eta UGT), administrazioarekin Mahai Parekidea izan dugu eta ondoren, gainontzeko sindikatuekin batera Lan Legepeko irakasle eta Hezitzaileen Mahai Negoziatzailea.
Dakizuenez, hilabeteak daramatzagu LABetik adinarengatiko murrizketa ereduak hobetzeko lanean, proposamen osotuak eginez, ekarpenak egiten eta negoziatzen. Aurreko mahaietan landutako proposamenaren arabera, hiru modalitate jasoko lituzke akordioak: eguneroko murrizketa, urteko murrizketa metatua eta urte anitzeko modalitatea. Hainbat langileei eragiten dien adinarengatiko murrizketaren inguruko negoziazioa positiboki baloratzen badugu ere, LABetik salatzen dugu Hezkuntza Sailak gai honen inguruan ere, hainbat erabaki aldebakarrez hartu dituela, alde Sozialari aldez aurretik hauen berri eman gabe eta mahai bakoitzean adostutakoa en dena errespetatu gabe.
Izan ere, ostiralean Hezkuntza Sailak bidalitako proposamenean, erroko aldaketak egin zituen aurreko mahaietan landutako eta ia adostutzat jotzen genuen proposamenaren gainean. Hori gutxi balitz, atzo iluntzean, ostiralean bidalitako dokumentuari gehitu behar zaion eranskin bat bidali zigun. Sailaren inprobisazioa agerikoa izan da beste behin ere.
Aipatutako azken egunetako gertakariak direla eta, Mahai Negoziatzaileetan hitz egindakoaren interpretazio interesatua egiten dutela salatu dugu gaur Lakuan eta ikasturte honetako Mahai Negoziatzaile guztietako akta idatziak jasotzea eskatu dugu LAB Sindikatutik.
Gauzak horrela eta balizko akordioak duen garrantziaz jakitun, LAB sindikatutik testu osoa helarazteko eskaera egin diogu Hezkuntza Sailari, hau sakon aztertu eta behar besteko ekarpenak egin ahal izateko. Administrazioak gure eskaerari erantzunez gai hau jorratzeko mahai berri batera deitzeko konpromezua hartu du
LABetik lanean jarraituko dugu adinarengatiko murrizketa hobetu eta kolektiboaren lan-baldintzak benetan hobetuko dituen akordioa lortzeko.
> IKHA / COCU
Mahaian adierazi diguten moduan, ekainak 15ean martxan jarriko den IKHA/COCUan 388 plaza eskainiko dira: 244 jardunaldi osoan eta 144 jardunaldi erdian.
Parte hartu dezaketen langileak:
- Sailak adierazi digun moduan, adinarengatiko zein umeen zaintzagatiko murrizketa egiten dauden ordezko guztien kontratua eten egingo dute abuztuak 31n eta langile horiek IKHA/COCUan parte hartu ahal izango dute.
- Lekualdatze lehiaketaren ondorioz suprimituak izan diren langileak.
- Beharrizana gutxitzearen ondorioz plaza galdu dutenak.
- Kontratuari borondatez uko egin dioten langileak (ordezkapena, bakantea ala ekoizpen kontratuari).
ADI! IKHA/COCU prosezua kudeatzeko aplikazio berri bat jarriko dute martxan eta Sailak aplikazio berri horren inguruko gida langileekin partekatuko du. Horretaz gain, jakin, ekainak 15ean bertan, parte-hartzailek beraien lan egoera aldatzeko aukera izango dutela. Langileek honelako egoera baten agertuko dira aplikazioan: “parte hartu nahi dut”, “ez dut parte hartu nahi”, ezin dut parte hartu.
- “Parte hartu nahi dut” : une honetan Ordezkagunean erabilgarri dauden langileak
- “Ez dut parte hartu nahi”: une honetan Ordezkagunean ez erabilgarri dauden langileak
Parte hartu nahi dut edo ez dut parte hartu nahi egoeran agertzen direnak, beraien egoera aldatu ahal izango dute aplikazioan bertan.
- “Ezin dut parte hartu”. ( Egoera honetan dauden langileak justifikatu ahal badute parte hartu ahal dutela erabilgarri jarriko duten formulario bat bete beharko dute justifikazio hori egiteko).
Ikasturte hasierako esleipenetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa izango da barematuta egotea.
Gogoratu “Ordezko araudi” berria dela eta ez direla nahitaezko esleipenik egongo eta edozein lurralde eta jardun aukeratu ahal izango dela birbaremazioan aukeratutakoa kontutan hartu gabe.
INFO-2026-06-11


