Haurreskolak Partzuergoa: LABek ordezkapenak estaltzeko dauden arazoen aurrean neurriak hartzeko eskatu dio Haurreskolak Partzuergoari

78

Ikasturtero udaberriko atseden egunak eta gero gertatzen den bezala, azken asteetan ordezkapenak estaltzeko arazoak areagotu dira. Nahitaezko esleipenak etengabe ugaritzen ari dira, haurreskolak egoera kezkagarri batera eramanez. Hori dela eta eskaera formala erregistratu dugu hainbat neurri proposatuz.

Gogoratu nahi dugu, LAB Sindikatuak sinatutako lan hitzarmenean barnebilduta dagoen ordezkoen araudi berriari jarraituz eta Hezisarea Plataformak ematen dituen aukerengatik, hautagaiek haien lan egoera aldatzeko aukera dutela egunero, inolako justifikaziorik gabe. Hala eta guztiz ere, hautagai askok, ezjakintasunagatik, ez dute haien lan egoera aldatzen, eta lanerako prest bezala daude nahiz eta benetan ez egon. Honek ondorio negatiboak dakartza bi norabidetan: batetik, derrigorrez ordezkapen bat esleitu zaien langileei urtebeteko penalizazioa ezartzen zaie lanera ez aurkezteagatik eta bestetik, hutsunea suposatzen du haurreskolarentzat, honek dakarren anabasa guztiarekin. Gaur egun, zerrendan dauden 9.000 haur hezitzailetik aplikatiboan 1000 inguru lanerako prest badaude ere, lehen aipatu bezala, horietatik asko ez daude benetan lanerako prest.

Beste ikasturtetan bezala, pasa den astean Haurreskolak Partzuergoari neurriak hartzeko eskatu genion, alde batetik, jada egin duten hautagai guztiei beraien lan egoera eguneratzeko eskatzea mezu baten bitartez eta bestetik ordezkoen zerrendak irekitzea eta irekita mantentzea.

Azken hau, eman zitekeen egoera aurreikusiz, baremazioaren negoziazioan eskatu genuen eta ezezko borobila jaso genuen.

Datu esanguratsu gisa, aurreko astean egindako 70 esleipenetatik soilik 6 izan ziren borondatezkoak. Bien bitartean, sinatu dugun plantillak esleitzeko akordioagatik apirilaren 8an bete behar ziren eta eskaintzen ari den lan metaketetako asko oraindik hartu gabe daude, ondorioz, haurreskola ugari baliabide gehigarririk gabe daude.

Horregatik guztiagatik, LAB sindikatutik eskaera formal bat erregistratu du egoerari irtenbide bat emateko neurri zehatzak eskatuz:

1. Ordezkapen zerrenda ireki eta irekita mantentzea, lanerako prest dauden hautagai berriak sartzeko aukera bermatuz.

2. Langileei informazioa garaiz eta modu eraginkorrean helarazteko mekanismoak hobetzea.

3. LAB Sindikatuak landu eta adostutako plantilak esleitzeko irizpideen akordioan jaso bezala, azken urteetan Haurreskolak Partzuergoan izandako aldaketak kontutan hartuta, kudeaketa alorrean zerbitzuaren dimentsionamendua aztertzea. Lehentasunez kudeaketa alorreko langileen lan kargak aztertuz eta baliabide pertsonal zein teknikoez hornituz zerbitzua ere.

Era berean, hezitzaileen ordezkoen zerrendetan dauden hautagaiei Hezisarean euren lan egoera eguneratzeko eskaera egiten diegu.

INFO-2026-04-22