Osasuna, alderdi emozionala eta arlo pedagogikoan hartu beharreko neurriak, lehentasunezkoak

586

(Nafarroa, Irakaskuntza)

Osasuna, alderdi emozionala eta arlo pedagogikoan hartu beharreko neurriak lehentasunezkoak dira, LABek Nafarroako irakasleen artean eginiko in- kesta baten arabera.


Eskolan osasuna bermatzea eta arlo horretan ikasleriaren sozializazioa eta alde emozionala indartzea dira, LABek Nafarroako irakasleriaren artean egin duen inkestan nabarmentzen diren bi arlo nagusiak. Aldiz segurtasuna eta horren inguruko neurriak izan dira lehentasunen gutxien dutenak, inkestan parte hartutakoen arabera. Galdera horretan lehentasunezko hiru atal aukeratu behar ziren eta nabarmentzekoa da osasuna eta arlo emozionala lantzearen beharraz gain ratioak eta kontratazioak egoerara egokitzeko eta giza zein material baliabideetan inbertitzeko agertutako nahia.

Era berean, iazko ikasturtearekin alderatuz a pedagogiko hobeak ez dituela adierazi du galdetegian parte hartu duen %78,6k. Arlo horretan, nabarmenki faltan bota da gelatik kanpo jarduerak egiteko aukera eta baliabide eza.
Segurtasunari dagokionez, ia langileen erdia (%46,8) babestua sentitzen da eta erdia baino gehiago (%53,2), aldiz, ez. Hala ere, Gehiengo nabarmen baten aburuz (%79) euren ikastetxeetan kontingentzia planean aurreikusitako neurriak ongi aplikatzen ari da .

Inkestan parte hartu dutenen ia eskola guztietan egon da Covid kasuren bat (%88,3) eta kasu gehienetan ikasleen artean gertatu da kutsadura, nahiz eta erantzunen erdietan irakasleen artean ere kutsadurak aipatu diren. Kutsadura gertatu izan denean protokoloak argiak eta ongi aplikatutakoak izan dira baina gehien-gehienetan langileei ez zaie eskaini PCRa egiteko aukera (%88,7) ezta etxean gelditzeko aukera ere (%90,5).


Inkestan Nafarroako 154 irakaslek parte hartu dute eta gehienak Lehen eta Bigarren Hezkuntzakoak dira. Horietatik, gehiengo handi batek iazko ikasturtean baino okerrago hasi dela nabarmendu du (%79,3).

Galdetutakoaren arabera, nafar Gobernuak ez du ahalegin berezirik egin ratioak egoera berrira egokitzeko (erantzunen %78,2) eta, ondorioz, eskolak ematen dituzten geletan ez da kontingentzia planean adierazten den segurtasun aforoaren 2,25 m2ko distantzia betetzen ari (%64,5).

Egoera berriak, gainera, oztopoak ekarri ditu irakasle eta ikasleen artean lan egiteko moduan (%88,5) eta neurri txikiago batean eskolak emateko moduetan (%53) eta irakasleen arteko harremanetan (%47,5). Norberak bere ikasgaian beharrezkoak dituen baliabideen inguruan iritzia inkestari erantzun dioten gehienek baietz aipatu dute (%58), nahiz eta ezezkoa erantzun dutenen ehunekoa (%42) nabarmena den. Azken horien artean, hurrenez hurren, giza baliabideak (%34), baliabide teknologikoak (%32), baliabide pedagogikoak (%26) eta baliabide materialak (%26) dira faltan bota diren baliabide nagusiak.

Informazio osoa:

http://infoadm.org/irakaskuntzalab/14-lab/7542-osasuna-emozioak-eta-pedagogia-lehentasunak-ikastxeetan-salud-emociones-y-pedagogia-prioritarias-en-los-centros-educativos

Beldurra eta ziurgabetasuna, nagusi 0-3 eskoletan, Nafarroako hezitzaileen artean egindako inkestan islatu denez

Ikasturte hasi zela jada bi hilabete pasa dira eta hasierako beldurrak eta ziurgabetasunak oraindik nabarmenak dira Nafarroako 0-3 zikloko eskoletako langileen artean.

Nafarroa osoko 30ren bat haur eskolatara iritsi da inkesta eta 79 erantzun jaso dira osotara (45 gazteleraz eta 34 euskaraz).Erantzun duten hezitzaileen lan egoeran erreparatzen badugu gehienak kontratatuak dira (55/79) eta horie- tatik 26 ERTEn egon ziren (udalen arabera, batzuek soldata %100era osatuta zuten). Kudeaketa zuzena duten eskolen kasuetan bakarrik 7 dira funtzionarioak, 10 bakantedunak eta 7 aldi baterako kontratatuak.


Protokoloei dagokionez eskasak izan diren sentsazioa orokorra dela ikusi da erantzunetan, eta eskola gehienetan kontin- jentzia-planak kasu positiboak suertatu diren heinean diseinatzen eta zehazten joan dira.
Era berean, egoerak hezitzaileen arteko hartu-emanetan eta komunikazioan eragina izan du, baita familiekiko zein haurrekiko ere; horren ondorioz eztabaida pedagogikoa bigarren mailan gelditu da, COVID-19rako protokolo eta garbiketa gaiari garrantzi guztia eman baitzaio orokorrean.

Aipatu diren sentipenen artean hauexek izan dira gehien errepikatu direnak: ezjakintasuna, beldurra, ziurgabetasuna, babesik gabe, galduta, agobiatuta, errudun, triste, haserre, abandonatuta, baztertuta…
Ratioak eta kontratazioak egokitu behar direla izan da aho batez gehienek erantzun dutena. Eta orain arte, batez ere, higieneari eusteko baliabideak izan dira eskolek jaso dutena aparteko baliabide gisa. Faltan bota dira giza baliabideak baita baliabide pedagogikoak ere.
Nola edo hala mobilizazio beharra ere orokorra da.

Infomazio osoa:

IRAK_hasiera_inkesta_0-3_urte