Azaroak 5: Elkarretaratzeak heziguneetan

152

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA BERMATZEKO, ESPEKULAZIOARI EZ!
AZAROAK 11 GREBA OROKORRA!

Azaroaren 11n hezkuntzako sindikatuak garen LAB, STEILAS eta ELAk, hezkuntzako langileei deitzen diegu “Etxebizitza eskubidea bermatzeko, espekulazioari ez. Pobretzearen aurka, soldaten igoera” lelopean deitutako Greba Orokorrera batzeko. Etxebizitza eskubidea bermatu dadin eta espekulazioari ezetz esateko. Baita langileon pobretzearen aurka, soldatak igotzearen alde eta denon eskubideak bermatuko dituzten kalitatezko zerbitzu publiko unibertsalen defentsan ere.

Etxebizitza-segurtasunik ezak eragin larria du ikasleengan; ondoeza eta ezegonkortasuna, beldurra, zailtasunak arreta mantentzeko, jokabide aldaketak, eta abar. Sintoma horiek inpaktu zuzena dute ikasleen garapen akademiko eta emozionalean.

Era berean, hezkuntza komunitatea osatzen duten hainbat familia, ikasle zein langileek bizi duten ziurgabetasun egoera, eta azken asteetako etxegabetzeak salatu nahi ditugu. Baita familia zein ikasleei babesa adierazi ere.

Horregatik, grebara batzeko deia zabalduz hezkuntza komunitate osoak azaroaren 5ean elkarretaratzeak egitea eta argazkia ateratzea proposatzen dizuegu:

  • Haurreskoletan langileek argazkia ateratzea eta ahal den heinean familiekin batera egitea proposatzen dugu.
  • Haur eta Lehen Hezkuntzan familiekin sarrera/irteeran elkarretaratze bat egin eta argazkia ateratzera animatzen zaituztegu.
  • Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketan atsedenaldietan elkarretaratzeak, ikasleekin batera.

Adi! Kontutan izan adin txikikoak argazkietan ateratzeko familien baimena behar dela, familiak bertan ez badaude.

Bidali argazkiak helbide honetara: etxebizitzaeskubideahezkuntza@gmail.com

> A5 Kartela:

> A5 Gutuna (EUS):

> A5 Gutuna (EUS-CAS):

> A5 Gutuna Nafarroa (EUS):

> A5 Gutuna Nafarroa (EUS-CAS):

> Pankarta (Elkarretaratzeak):

A5_Pankarta