EAEko Irakasleak: Irakasleetan Ikasturteko azken Mahai Negoziatzailea izan zen atzokoa, mahai informatiboa

217

Ikasturte honetan LABek hainbatetan salatu izan duen bezala, ikasturte honetan zehar aukera gutxi izan da negoziaziorako. Izan ere, Hezkuntza Sailak dokumentuak mahai negoziatzaileen aurretik eta epeak errespetatu gabe partekatu izan dituen arren, alde sozialaren ekarpenak jaso eta aldebakarrez hartutako erabakiak helaraztera mugatu da maiz.

Atzokoan, ondorengo gaiak landu ziren: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako oposaketak, Ikasturte Hasierako Esleipenak, eta bestelako prozedurak.

1. EPE deialdiak

Hezkuntza sailak EPE deialdi bat argitaratuko du 2027 irailean idatzizko azterketa burutzeko. Guztira 1.374 plaza eskainiko dituela adierazi du, honako eran antolatuta, baina oraindik kopuruak aldatu daitezkeela:

LABetik salatu dugu ikasturte hasieran administrazioak oposaketak atzeratzeko arrazoia plaza kopurua handitzea izan bazen ere, kopuru hauek nahikoak ez direla akordioan jasotako behin-behinekotasun tasa betetzeko, %5a.

Bestalde, LABek hainbatetan eskatu eta akordioan jasotzen den bezala, HH eta LHrako oposaketa gaitegia euskaraz sortu du Hezkuntza Sailak. Beraz, berria positibotzat jotzen dugu.

2. IKHA esleipena

Hezkuntza Sailak adierazi du publiko egin zituzten datak betetzea aurreikusten duen arren, aldaketak egon daitezkeela, beraz, adi egongo gara aldaketak badaude. Bestalde, adierazi du bikoitza puntuatuko duten zentroak argitaratuko dituztela.

3. Ordezkoen Araudia eta Ikasturte Hasierako Ebazpenak

Arestian adierazi bezala, LABek salatu du dokumentu hauen inguruan negoziaziorik ez dela gauzatu; eta sarritan mahai negoziatzaileak ez direla adostasunetara heltzeko eremuak izan. Hezkuntza Sailaren partez dokumentuak epeak errespetatu gabe jaso izan ditugu ekarpenak egiteko, baina ez dugu itzulpenik jaso izan.

Adostasunik gabe argitaratu diren dokumentu hauen inguruan honakoak adierazi ditu LABek:

  • Ordezkoen araudian jartzen du ofizioz uko egin ahalko dela ikasturtean behin, eta hori horren konfirmazioa jaso dugu.
  • Ikasturte Hasierako Ebazpenetan akatsak eta zuzentzekoak daudela esan diegu, eta
  • III eranskina benetan negoziatzeko galdegin dugu.
  • “Benetan lan egindako egunak” aipatzen denean zeri egiten zaion erreferentzia zehazteko eskatu zaio Sailari.

LABek lanean jarraituko du, orain arte bezala, mahaietan ekarpenak egiten eta benetako negoziazio bat eman dadin indarra eginez.

INFO-2026-07-01