Matrikulazioko prebentzio-plana Haurreskola Partzuergoko zentruetan

471
[EAE, Haurreskolak]

Gaur Haurreskolak Partzuergoko mahaia bildu da eta aurrez aurreko matrikulazio epea aurrera eramateko prebentzio-plana aurkeztu digute.


Matrikulazio epea:
Maiatzaren 25etik 29ra haurreskola bakoitzeko koordinatzaileak materiala jasoko du haurreskolan: norbera babesteko materiala eta matrikulazioa egiteko beharrezkoak diren dokumentuak.

Hauek izan dira matrikulazioa egiteko zehaztu diren epeak:
– Online: maiatzaren 21etik ekainaren 8ra
– Presentziala: ekainaren 1etik 8ra
*Gasteizen online eta presentziala: maiatzaren 21etik ekainaren 8ra (Gasteizko udalak egin behar du)
– Aurrez aurreko zerbitzua bermatzeko, haurreskola 9.00etatik 14,00etara zabalik egongo da.
LABek komunikabideetan matrikulazio kanpaina egitea eskatu du, gerenteak asmoa duela baina ezin duela ziurtatu esan digu.


Lan presentzialetik salbuetsita dauden langileak (hezitzaile zein kudeaketa langile):

  • 60 urte gorakoak. Telelana egiten jarraituko dute
  • Covid-19arekiko “bereziki sentikorrak” diren taldeetako pertsonek, ez dute, oraingoz, lanpostura itzuli beharko, telelana egiten jarraitzea lehenetsiko da. Horrela aitortu beharko du Prebentzio Zerbitzuko mediku taldeak.
  • Haien kargura 14 urtetik beherakoak edo mendekotasuna duten adinekoak dituzten langileak, telelana egiten jarraituko dute. Zaintza hori behar bezala justifikatu beharko da, eta “nahitaezko eginbehartzat” joko da. Soilik posible izango da bikotea osatzen duen beste pertsonak ezin dituenean pertsona horiek haren kargu hartu. LABek baimen honen inguruko istrukzioak eskatu ditu. LABek, Haurreskolak Partzuergoari baimen hauen inguruko informazioa ahalik eta arinen zabaltzea eskatu dio, langileak egin beharreko tramiteak egiteko denbora izan dezaten eta haurreskolako antolakuntzari begira kalte gutxien sortzeko asmoz.

Matrikulaziorako babes-neurriak

Fase desberdinetako kontingentzia-planak negoziatzea eskatu dugu, haurreskoletan hezitzaileen lana haurrik gabe, haurrekin eta kudeaketako langileena. Hezitzaileak, haurrak eta familiei begira jarduketa-protokoloan jaso behar direnak. Halakorik egon ezean, Osalan eta Lan-ikuskaritzara joko dugu LAB sindikatutik.

LABetik behin eta berriz azaldu dugun bezala, Testak pandemia hau gelditzeko ezinbesteko tresnak dira, eta horregatik herritar guztioi egitea eskatzen dugu. Gobernuak birusari aurre egiteko planaren barruan langile guztioi testak egitea aurreikusi beharko luke eta, bereziki, zaurgarrienak direnei edo lehenengo lerroetan daudenei.
Haurren itzuleraren inguruan ez digute berririk eman. LABen argi dugu une honetan ez dagoela baldintza nahikorik haurrak haurreskoletara bueltatzeko. Kudeaketa arloan ere telelanean jarraitzeko aukera ematea eskatzen dugu.

LABetik matrikulazioa irekitzeko eskatu dugu behin baino gehiagotan