Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoa (LOSU) ez da Euskal Herriak behar duena

383

Abenduaren 22an,  bi urteko ibilbide baten ondoren, Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoa (LOSU) onartu zuen Espainiar Kongresuak. Argi dago inondik inora ere ez dela Euskal Herriak behar duen legea, Madrilek jarraituko baitu erabakitzen Estatu osoko eta Hego Euskal Herriko unibertsitateari dagozkion gai nagusien inguruan. Hala ere, badaude aurrerapausoak hainbat gaitan aurreko legeekin konparatuta.