LABek borrokan jarraituko du Euskal Herriko zerbitzu publikoak eta bere langileen baldintzak hemen adosteko, inposiziorik gabe

82

LAB gehiengo sindikalarekin mobilizatu egin da beste behin, zerbitzu publikoak eta bere langileen lan baldintzak Euskal Herrian negoziatu eta adostu ahal izatea aldarrikatzeko. Azken mobilizazioa ekainaren 25ean egin dugu Espainiako Gobernuak Gasteizen duen ordezkariordetzaren aurrean. Hain zuzen ere, enplegu eta soldata baldintzak Madrilek inposatzen dituela salatu nahi izan dugu.Horrela, Madrilen esku-hartzea duten euskal alderdiei ildo honen kontra jotzeko eskatu diegu.

Halere, gaineratu beharra dago EAJk eta PSE-PSN, Euskal Herriko hegoaldeko administrazio nagusien kudeatzaile diren aldetik, eroso daudela egoera honetan. Erabateko erantzukizuna dute ordea, izan ere EAEko zein Nafarroa Garaiko negoziazio kolektiboa ukatu egiten dute,eta enplegu politika murriztaileak ere inposatu egiten dituzte.

25ean bertan Espainiako Estatuak soldata igoera inposatu digu Hegoaldeko langileoi. Gobernuak UGT eta CCOO sindikatuekin hiru urterako igoerak adostu zituen 2022an, beti KPIaren azpitik, eta baldintzatuak. Aurtengorako

%2ko igoera eta %0,5eko gehigarri baldintzatu bat onartu du Madrilek, baina EAEko eta Nafarroa Garaiko KPIak %3,1 eta %2,9koak izan dira hurrenez hurren.

LABentzat igoera hauek, inposatuak izateaz gain, erosahalmenaren galeran sakontzen dute. Interesa dutenean mugak saihesteko aukerak aurkitzen ditu Jaurlaritzak, Ertzaintzako soldatetarako onartu berri duen 6,3 milioiko gaingastua bezala. Hauek ote dira EAJk ezinbesteko zerbitzu publikotzat hartzen duena, eta osasuna, hezkuntza, jendarte zerbitzuak… bigarren mailakoak?

Azpimarratu nahi dugu, langile publiko izanik ere, akordio hauetatik kanpo gelditzen direla milaka langile. Izan ere, pribatizatutako zerbitzuetako langileek, zaintzetakoek kasu, ez dute igoerarik bermatuta, eta euren eskubideen alde egunero borrokatu behar izaten dutela euren patronalen eta horiek elikatzen dituzten administrazioen aurka. Hirugarren, laugarren… mailako langileak ere badaudela argi dago.

Euskal alderdiak interpelatzen ditugu zerbitzu publikoak babestu eta indartu ditzaten; beste aldetik, erantzukizuna duten alderdi, gobernu eta administrazioei euren eremuetan benetako negoziazio mahaiak dei ditzaten exijitzen diegu. Negoziazio mahaietan zerbitzu publikoak, enplegua eta lan baldintzak inongo inposiziorik gabe