Seaskako irakasleekiko elkartasuna

557

Brebetako zientzia azterketak euskaraz zuzentzeko debekuaren aurrean, Seaskako Ikastoletako irakasle batzuek zuzenketari uko egiteko erabakia dela-eta, LAB sindikatuko kideok erabaki ausarta hartuko duten irakasleei sustengu osoa adierazten diegu eta desobedientzia ekintza honekin bat egiten dugu.

Era berean, “Azterketak euskaraz” kolektiboak egindako deialdiarekin bat egiten dugu eta uztailaren 1ean, osteguna, arratsaldeko 6etan denok Donapaulera joateko gonbitea luzatzen dugu.

Euskaraz ikasteko eta bizitzeko eskubidearen alde, AZTERKETAK EUSKARAZ!!