LABi arrazoia eman dio EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak eta kudeaketako lanpostuak arautzera zigortu du Haurreskolak Partzuergoa

371

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko salak Haurreskolak Partzuergo Publikoa kondenatzen du 2018ko martxoaren 6an LAB sindikatuarekin sinaturiko akordioaren lehenengo atala betetzera; beraz, partzialki onartzen du LABek aurkeztutako demanda.
2018ko akordioaren lehenengo artikuluan, jasotzen denaren arabera,“Partzuergoko kudeaketa alorreko lanpostuak arautu beharra ikusita, beharrezkoa deritzogu lanpostu zerrendatan islatzea, beraien funtzioak adostuz. Beraz, gaur egun, kudeaketa arloan dauden lanpostuak, lanpostu zerrendan arautuko dira, funtzioak zehaztuz (…) Lan Eskaintza Publikoaren egutegia eta baldintzak sindikatuekin negoziatuko dira”. Era berean kudeaketako langileen ordezkoen eta barne promozioenaraudiaknegoziatubeharkoziren, adosturiko egutegi,metodologia eta prozedura baten bidez.
Alde sozialetik LABek soilik sinatutako 2018ko akordioaren lehenengo artikuluan kudeaketa lanpostuak erregularizazioaren aldeko hautua egin zuen, eta artikulu hau garatze bidean aurreakordioa sinatu zuen 2020an, hau ere LABek soilik. Azken honetan kudeaketako langileen barne sustapenen araudia eta ordezkoen araudia adostu ziren. Haurreskolak Partzuergoak, ordea, ez du bata ez bestea bete, ezta ahaleginik egin ere beste bide batetik adostasunetara heltzeko.
Bitartean, 2019ko otsailean, indarrean dagoen eta barematu beharko den kudeaketako langileen lan-poltsak irekitzeko akordioa lortu zuen LABek, ordezkapenak betetzeko zegoen arazoa konponduz.
2003an sortu zen Haurreskolak Partzuergoa. Ordutik kudeaketako langileen lanpostuen kopurua handitzen joan da inongo erregularizaziorik egin gabe, lanpostuen zerrenda sortu gabe, alegia. LABetik negoziazioaren bidea lehenetsi badugu ere, epaitegietara jotzea baino ez zaigu geratu. Administrazioaren utzikeria, fede txarra eta egin diguten iruzurrak epaitegian bukatu du. Gainera, gai honekiko gainontzeko sindikatuen jarrerak ez du lagundu bidean; gerora mahaietan akordioaren eta aurreakordioaren defentsa egin badute ere, epaiketan ez zirela agertu esan behar dugu.
Orain Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia eman digunez eta oinarriak ezarrita daudenez, ahalik eta lasterren zigorra betetzea eskatzen dugu; LAB sindikatuak enplegua egonkortzeko bidean lehenengo urratsa sortu du. Kontsolidazio prozesua izan dadin ekarpenak egiten jarraituko dugu, eta lan-hitzarmen berriaren negoziazioan langileen baldintzak hobetzeko borrokan jarraituko dugu. Era berean, lanpostuen kategoria eta soldaten ekiparazioa gauzatzea eskatuko dugu.
Bide batez, zoriondu egin nahi ditugu kudeaketako lankideak. Bidea luzea izan da eta borrokan jarraituko dugu.