Premia bereziko ikasleen informazioa biltzeko prozedura bertan behera uztea eskatzen dugu

398

LABetik Hezkuntza Premia Bereziko (HPB) ikasleak artatzeko egiturazko baliabideak eta bitarteko gehigarriak esleitzeko irizpideak negoziatzeko prozedura martxan jartzea eskatzen diogu EAEko Hezkuntza Sailari. Bide batez, aurreko administrazioak alde bakarrez eta sindikatuekin negoziatu gabe, 2020ko uztailaren 10ean argitaratutako HPB duten ikasleei buruzko informazioa biltzeko prozedura bertan behera uztea eskatzen dugu

Hainbat hilabete daramagu administrazioari ikastetxeetako bigarren maparen inguruko asmoen inguruan galdezka. Datorren ikasturterako baliabideak esleitzeko prozedura egun gutxi barru bukatuko da, eta ikastetxeetan ez dago irizpide berrien inguruko informazio nahikorik; ondorioz, kezka eta haserrea nagusi dira.

Aniztasun funtzionalaren trataeran inklusiorako bidea marrazteko, ikastetxeetan egiturazko profesionalak behar ditugu. Baliabide gehigarriez gain, beren plantilla osatuko duten HPBko profesional egonkorrak ere behar dituzte ikastetxeek.

Inklusiorako bidean Euskal Eskola Publiko Komunitarioa iruten!