EAEko Hezkuntza Saila eta Haurreskolak Partzuergoa mugiarazi ditugu

496

Pasa den astean EAEko Hezkuntza Saila eta Haurreskolak Partzuergoari egin genien bilerarako deiak erantzuna izan du, gaur bertan jaso baititugu martxoaren 24rako mahai negoziatzale baterako deia eta gai-ordena. Hori dela eta biharko, martxoak 23, Lakuan deituta genuen mobilizazioa 24ra pasatu dugu.

LAB, STEILAS eta ELA sindikatuok Hezkuntza Saila eta Haurreskolak Partzuergoa hilaren 23rako Mahai Negoziatzailera deitu genituen pasa den astean. Azkenean, Haurreskoletako langileok 8 greba egun eta hamarnaka mobilizazio burutu ostean, deia heldu da.

Gogoratu, bestaldem abenduaren 22an izan genuela ikasturteko mahai megoziatzaile bakarra, zeinetan administrazioak zalantzan jarri zituen Haurreskolak Partzuergoaren bideragarritasuna eta  dauden akordioak.

Lotsagarria da Hezkuntza Sailburua eta Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaria den Jokin Bildarratzek, eta Zorione Etxezarraga gerenteak hezkuntza-proiektu honekiko orain arte erakutsi dituzten arduragabekeria eta langileekiko errespetu falta. Orain, ikusteke dago negoziatzeko duten borondatea eta gaitasuna. Hori dela eta, langileok familiekin batera deituta ditugun mobilizazioak inoiz baino garrantzitsuagoak direla  esan beharra dugu. Ondorioz, biharko Gasteizen deituta genuen mobilizazioa asteazkenera pasatuko dugu. Hitzordua, 15:30ean izango da, Lakuan.

Gaur hainbat herritan deituta dauden mobilizazioak aldaketa barik egingo dira.

Denon artean lortuko dugu!!