Kontuan hartu lizentzia eta baimen gehienak eskatzeko 10 lanegun lehenago izan behar dela, EIZU plataformaren (https://eizu.app.jakina.euskadi.eus) bitartez. Informazio guztia Hezkuntza Saileko webgunean.
| AHAIDETASUNA | |||
| 1. maila | 2.maila | 3. maila | 4. maila |
| Bikotekidea, Gurasoak, Seme-alabak, Erreina-suhia, Amagin-aitaginarrebak | Neba-arrebak, Bilobak, Aiton-amonak, Koinatuak | Osaba-izebak Ilobak | Lehengusuak |
1. Senideen gaixotasun larri, ingresu edo heriotzagatiko lizentziak
34. artikulua
2025-urria_Heriotza-Ospitaleratzea- Udalerri ezberdina: langilearen BIZILEKUA kontuan hartzen da.
- ISTRIPU edo GAIXOTASUN LARRIA, OSPITALERATZEA: medikuaren ziurtagiri bidez egiaztatu behar da.
- OSPITALERATZEAREN KASUAN: dagozkizun egunak (taularen arabera) ospitaleratzeak irauten duen bitartean hartu beharko dira. Egun hauek ez dute zertan jarraian izan beharrik.
- ETXEAN ATSEDEN HARTZEA eskatzen duen EBAKUNTZA KIRURGIKOA: txosten medikuan etxean zaintza behar dela eta zaintza honen iraupena agertu behar da.
- Ospitaleratzea lehenago bukatuz gero, dagozkizun baimen egun guztiak izateko mediku txostenean jaso behar da etxean zaintza behar dela (ospitalizazioaren alta egon daiteke baina ez alta medikua).
- 30 eguneko epea igaro behar da bi ingresoen artean, arrazoi berdinagatik baldin bada, baimen hau eskatu ahal izateko.
| 54. bis artikulua | Langileak eskubidea izango du lanetik alde egiteko ezinbesteko kasuetan, senideekin edo bizikideekin lotutako premiazko familia-arrazoiengatik beharrezkoa denean, gaixotasuna edo istripua dela-eta berehala joan behar denean. Absentziaren arrazoia egiaztatu beharko dute. |
| 47. artikulua | Adin txikikoak kontsulta, trataendu eta azterketa medikuetara eramateko baimena. Betiere orduz kanpo egin ezin bada eta osasun sistema publikoaren parte bada. |
2. Senideak zaintzeko baimenak
| Akordio arautzaileko artikulua | Nor zaintzeko? | Iraupena | Soldata (€) |
| 35. artikulua | Lehen mailako senideak gaixotasun larria duena. Etxe berean bizi den eta gaixotasun larria duena. | Hilabete batez lanaldiaren 1/2 edo 1/3 murriztu | Osoa |
| 42. artikulua | Aniztasun funtzionala duten senideak eta adin txikikoak (12 urterarte). 2. mailararteko senideak edo, elkarrekin biziz gero, maila urrunagokoak. | Lanaldiaren 1/2 edo 1/3 murriztu daiteke. Gutxieneko jardunaldia %50 izan behar da, ondorioz, murrizketa aplikatzeko jardunaldi osoan edo 5/6eko egoeran egon behar da langilea. | % (Haurraren zaintzagatiko edo aniztasun funtzionala duten seme-alabak zaintzeko murrizketak konpentsazio ekonomikoa du) |
| 43. artikulua | Minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duen adin txikiko seme-alaba zaintzeko baimena, iraupen luzeko ospitalizazioa bada. | Lanaldi 1/2 murrizteko aukera. | Lansari osoa kobratzeko eskubidea baldintza batzuk betez gero |
| 44. artikulua | Gaixotasun kronikoak edo mugitzeko arazoak dituzten senitartekoak zaintzeko baimena. 2. mailara arteko senideak. | 50 ordu ikasturte osoan. Egunero gehienez 2 ordu eta lanera sartzearekin edo irtetearekin batera hartu beharko da. Salbuespenez, urteko orduak metatzeko aukera dago, behar bezala arrazoituz gero eta zuzendaritzak onartzen badu. | Osoa |
Haurraren zaintzagatiko murrizketak sortutako diru-sarreren galera konpentsatzeko eskabidea.
3. Borondatezko eszedentziak
Norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzia
| Euskal Enplegu Publikoaren Legearen artikulua | Baldintzak | Iraupena | Oharrak |
| 141. artikulua | Administrazio publikoren batean edo sektore publikoan benetako zerbitzuak eman badira, jarraian, aurreko bi urteetan gutxienez. Behin itzuli eta gero, ezingo da berriro eskatu hiru urte igaro arte. | 2 urte gutxienez | Ez da postu-erreserba mantenduko, ez da ordainsaririk sorraraziko, eta denbora hori ez zaie hirurtekoetarako zenbatuko. |
Borondatezko eszedentzia lanpostu- eta destino-erreserbaduna
| Euskal Enplegu Publikoaren Legearen artikulua | Baldintzak | Iraupena | Oharrak |
| 142. artikulua | Administrazio publikoren batean edo sektore publikoan benetako zerbitzuak eman badira aurreko hiru urteetan gutxienez. Behin itzuli eta gero, ezingo da berriro eskatu benetako hiru zerbitzu-urte metatu arte. | Sei hilabete eta urtebete bitartean | Ez da postu-erreserba mantenduko, ez da ordainsaririk sorraraziko, eta denbora hori ez zaie hirurtekoetarako zenbatuko. |
Familiartekoak zaintzeko borondatezko eszedentzia
| Euskal Enplegu Publikoaren Legearen artikulua | Baldintzak | Iraupena | Oharrak |
| 144. artikulua | Lehen eta bigarren mailako odol- nahiz ezkontza-ahaidetasunera arte, baldin eta, adina edo istripu, gaixotasun zein desgaitasun bat dela-eta hura ez bada gai bere kabuz moldatzeko eta ez badu ordaindutako lanik egiten. | 3 urtez gehienez ere | Kotizatzen du jubilaziorako. |
4. Ezkontza eta errolda aldaketa
| Lizentzia | Art. | Iraupena | Oharrak |
| Norberaren ezkontza | 33.1 | 20 egun ezkontza eguna barne | Ezkontza edo elkarbizitza agiria aurkeztu. |
| Senideen ezkontza | 33.2 | 1 egun natural, eta bi egun gehiego 150 km urrunago bizi bada. | Ezkontza agiria aurkeztu. |
| Etxebizitza aldaketa | 37 | 2 lanegun | Errolda agiria aurkeztu. Erroldatu eta 15 egun naturaleko epean hartu egunak. Erroldatze agiria eskabidea egin ondoren aurkeztu ahal izango da, baina inoiz ez baimena amaitu baino beranduago. |
5. Ikasketa edo azterketa
| Lizentzia | Art. | Iraupena | Oharrak | Ordaindutakoa | Norentzat |
| Hezkuntza Sailaren Prestakuntza Planean jasotako lanpostuarekin edo funtzioarekin zuzeneko zerikusia duena | 45 | Ematea hautazkoa | √ | KPBO | |
| Lanpostuaren eginkizunekin zuzeneko zerikusirik ez guten ikasketak eta ikerketak egiteko | 46 | Ordainsariei uko egin behar zaie. | Ordainsariei uko egin behar zaie. Dedikazioa esklusiboa da, ezin izango da ordaindutako jarduerarik egin. | K | |
| Zentro ofizialetako eta homologatutako azterketak | 40 | Azterketa eguna. Bizitokitik 150 km baino gehiagora egiten bada, bi egun natural. | Ziurtagiria aurkeztu | √ | KPBO |
| EAEko administrazio orokorreaan sartzeko frogak eta Hezkuntza Sailak deitutako hautaketa-prozesuak | 41 | Behar beste denbora | √ | KP (EAEko probak) KPBO (Hezkuntza Sailak deituriko hautaprobak) | |
| Zientzia, teknika, lanbide, elkargo, elkarte edo sindikatu izaerako gertakizunetara joateako | 49 | 5 lanegun gehienez | Ziurtagiria entregatu | √ | KPB0 |
K:karrerako funtzionarioak; P:praktiketako funtzionarioak; B:Urte osoko bakantea dutenak; O:Ordezkoak
6. Betebehar publiko edo administratiboak eta bestelako baimen ordainduak
| Lizentziak | Art. | Iraupena | Oharra | Norentzat |
| Betebehar publikoak betetzeko | 36 | Behar beste denbora | a) Epaitegiko zitazioak b) NANa edota ziurtagiriak berritzea zein Notaritzara joatea lan-ordutegietatik kanpo egitea ezinezkoa denean. d) Ezintasunen bat duen familiarrari laguntzea e) Hautetsi bileretara joateko ezintasunen bat duen familiarrari laguntzea | KPBO |
| Hautapenezko karguaren eginkizunak betetzeko | 50 | Liberazioak irauten duen bitartean (%100 denean) edo behar besteko denbora | Liberazioaren kasuan 100%koa izan behar du. 1/5 bada ordainduko da; 1/2 EZ da ordainduko; 1/3 EZ da ordainduko. Ordezkapena hasita badago ZERBITZU BEREZIA eskatu behar da Tramitagunetik eta ordezkapena bukatutakoan aldi baterako etetea. Puntatzen du “fiktizioki”. *Ikastetxe berean 2 eskaera badaude ordezkatzen da,betiere lanaldiaren 1/3 gutxieneko irakastorduetara iristen bada. Urtero eskatu behar da ikasturte hasieran. | KPBO Ordezkoentzat oharra* |
| Goi-mailako kirolarientzat, teknikarientzat eta epaileentzat. Nazioarteko lehiaketa ofizialetara eta lehiaketa horiek prestatzeko kontzentrazioetarako. | 51 | Lehiaketaren egunarena. Proba egiteko lekua 150 km baino gehiagora badago, ibilbide bakoitzeko egun gehigarri bat gehiago, baldin eta egiaztatzen bada joan-etorriak ez direla egin lehiaketa-egunean. | Ordaindutakoa da. Baimenak dirauen bitartean ordezkapena bermatuko da. | KPBO |
| Odola edo odol-osagaiak emateagatiko baimen ordaindua. | 48 | Behar-beharrezkoa den denbora soilik | Aldez aurretik justifikatuta ezinezkoa dela dohaintza lanorduetatik kanpo egitea. | KPBO |
| Egonaldiak gauarekin konpentsantzeko | 52 | Egun eta erdiko konpentsazioa pernokta-egun bakoitzeko, eta bi egunekoa pernokta jaiegunean gertatzen bada. | Ikastetxeko zuzendaritzarekin adostuko da noiz hartu. | KPBO |
K:karrerako funtzionarioak; P:praktiketako funtzionarioak; B:Urte osoko bakantea dutenak; O:Ordezkoak
*Hautapenezko karguari dagozkion eginkizunak betetzeko baimenaren (50. artikulua) kasuan, Ordezkoak eskubidea izango du hautetsi kargu bat betetzeko, betiere, liberazioa dedikazio esklusibokoa bada. Ordezkapen bat burutzen ari bada, Tramitagunetik Zerbitzu Bereziak eskatu behar ditu ordezkapena bukatu bitartean. Modu horretan fiktizioki puntuatzen jarraituko du ordezkagunen. Zerbitzu Berezia eskatzeko Udaletxeko idazkariaren ziurtagiria eskatu behar da eta Tramitagunetik helarazi Hezkuntza Sailari. Behin ordezkapena bukatu ondoren, aldi baterako etetea eskatuko du eta modu horretan fiktizioki jarraituko du puntuatzen.
7. Ordaindu gabeko baimenak
54.1 artikulua
Baldintzak:
- Karrerako funtzionarioen kasuan, urtebete igaro beharko da Hezkuntza Sailean lanean hasi eta zerbitzu aktibora irakasle gisa itzuli denetik.
- Bitarteko langileek (eta ordezkoek) eskaera egin arte zerbitzu aktiboan urtebete eman beharko dute. Zerbitzu aktiboko denbora kalkulatzeko, aurreko ikasturtean lan egindako denbora zenbatuko da.
- Norberaren eginkizunetarako emandako baimenak ez dira ordainduko, eta baimen-aldia ez da kontuan hartuko oporrak kalkulatzeko.
- Zerbitzuaren beharren arabera emango da baimen hori, modalitatea guztietan. Ebazpena ezezkoa bada, arrazoitu egin behar da.
| Baimena | Art. | Iraupena | Oharra |
| Norberaren eginkizun edo gauzetarako baimena | 54 | 4 hilabete gehienez 2 urterik behin | Gutxienez 1 urte lanean. Baimen-aldia hasten den egunean hasiko da zenbatzen, eta egun horretatik bi urteko epean norberaren gauzetarako baimenak eman ahal izango dira, lau hilabete osartu arte. Arrazoi pertsonalengatiko baimena ematea bateraezina izango da ordaindutako edozein jarduerarekin. Behin baimena emanda, ezin izango zaio uko egin, eta ezin izango da eten. |
| Ikasketa ofizialak | 54 | Lau hilabete jarraian | Behin bakarrik eta urtean behin. |
| Garapen bidean dauden herrialdeetako misioak, gobernuz kanpoko erakundeen babespean. | 54 | Bere iraupen metatua ezin izango da bi urtetik gorakoa izan bostu ustetik behin, eta gutxieneko aldia 3 hilabetekoa izango da. | |
| Askatasunez gabetzeko zigorrak betetzen ari diren bigarren mailarainoko senideei bisitak egitea | 54 | Behar den denboran. | Lanorduetatik kanpo egitea ezinezkoa bada. Bizita non, noiz eta zer ordutan hasi eta amaitu den adierazten den egiaztaria aurkeztu behar da. Baimen honetarako ez dira bete behar 54.1 artikuluko baldintzak. |
| Arrazoi pertsonalak | 54 | Ikasturte osoa edo 5 hilabete | 5 urtean ezin da berriz eskatu. 5 hilabetekoa bada baimena, 2 eperen barruan (iraila-urtarrila/otsaila-ekaina) eskatu behar da. Langileak kotizatzen jarraitzen du, baina lanean dagoenean baino txikiagoa da kotizatuko dioten zatia. Ondorioz, abuztuko oporraldien edo abenduko ordainsaria ere txikiagoa da. |
| Partzialki ordaindutako baimena (urte sabatikoa) | 53 | Ikasturte oso bat | Karrerako funtzionarioentzat edo pratikietako funtzionarioak edo azken 4 urtetan bakantea izan duten bitarteko funtzionarioentzat. 5 urtetan soldataren %84 kobratzen da. Zerbitzu aktiboan jarraituko dute eta denbora hori antzinatasunerako eta eskubide pasiboetarako zenbatuko zaie. Bateraezina da bosgarren ikasturtean ordaindutako edozein jarduera egitearekin. Baimena eskatzeko eta gozatzeko baldintzak Hezkuntza Sailak onartutako aginduaren bidez arautzen dira. |
8. Ordutegi murrizketak
| Baimena | Art. | Murrizketa | Oharra |
| Osasun arrazoiengatik ordutegia murriztea | 55 | 1/3 bateko murrizketa | Gehienez ere bi ikasturteko aldi baterako. |
| Norberaren interesagatiko lanaldia murriztea | 55.2 | Asteko lanaldiaren 1/2 edo 1/3 murriztea. 1/2 murrizteko eskaera metatu ahal izango da bost hilabeteko aldian. | Eskaera ikasturte baterakoa izango da gutxienez. Jarduerako zerbitzuan sartu edo lanera itzuli eta bi urte igaro ondoren baino ezin izango da eskatu. Bateraezina izango da murriztutako ordutegiaren barruan ordaindutako beste edozein jarduerarekin. Baimena eten ondoren, ezin izango da beste eskaera bat egin 3 urte igaro arte. 1/2 murrizketa eskaera metatuz gero, lanaldi osoan lan egingo da irailaren 1etik urtarrilaren 31ra edo otsailaren 1etik ekainaren 30era, eta ordainsari guztien erdia jasoko da ikasturteko hamabi hilabeteetan. Modalitate hau bateraezina da ordaindutako beste edozein jarduerarik. Bitarteko langileek ikasturte osoko lanpostua izan behar dute, jardunaldi osoan edo 5/6eko jardunaldian. Murrizketa ikasturte baterako emango da, eta berriro eskatu beahrko da hurrengorako, ikasturte osoko plaza esleitu bazaio. |
| Adinagatik lanaldia murriztea | 55.3 | 59 urtetik gorako Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleek asteko 2 eskola-ordu murrizketa. 60 eta 65 urte bitartean irakastorduak murriztea | 60 urtetik erretirora arte lanaldia murrizteko eta metatzeko aukera. 60 urtetik 65 urte bitartera arte jardunaldia 1/3 murrizteko aukera etapa guztietan, baita ikasturte bakoitzeko 4 hilabete metatzeko aukera. 65 urtetik aurrera, aldiz, lanaldia 1/2 murriztu ahal izatea. Orotara, 18 hilabete metatu eta 16 hilabete etxean igaro ahal izango da. IKUSI GAZTEBERRITZE PLANA |
9. Indarkeria matxistagatiko lizentzia
39. artikulua
| Lan egokitzapena | Oharra |
| Mugikortasun geografikoa | Babeste aldera emakumeak dagokion lana beste toki batean egiteko aukera izango du. Lekualdaketa horrek, 6 hilabete iraungo du, berriro bere lehengo lanpostura itzuli ahalko delarik epe horretan. |
| Lanaldiaren berrantolaketa edo murrizketa | Eskubidea dagokio lanaldia murrizteko edota lanaldia berrantolatzeko. |
| Lan kontratuaren etena | Lan etenak hasierako iraupen bat izango du eta ezingo ditu sei hilabeteak gainditu, luzapena eskatu ezean. |
| Arrazoi objektiboengatik iraungitzea | Arreta zerbitzu sozialek edota osasun zerbitzuek egiaztatuta, egoera fisiko edo psikologikoak eraginda lanera ez agertzeak ez dira kontutan hartuko. |
10. Zerbitzu eginkizun bereziak
| Zerbitzu eginkizuna | Nork | |
| Zerbitzu eginkizunak: irakaskuntza arrazoiengatik, adinagatik edo norberaren osasun-arazo larriengatik. Bere destinoa ez beste batean lan egiteko. | Karrerako funtzionarioak | |
| Gaixotasun larriagatik odol-ahaidetasunezko lehen mailako ahaideak zaintzeko zerbitzu eginkizuna. | KPBO Zaintza behar duen senidearekin bizi edo udalerri berekoa bada. Lehen mailako odol-ahaidetasuna. | |
| Ikastetxe sortu berrietako plazetarako (3 urtez baino gehiagoz luzatuz gero egiturazko plaza bilakatu). | KPBO |