Irakasleak EAE – Lizentziak eta baimenak

Kontuan hartu lizentzia eta baimen gehienak eskatzeko 10 lanegun lehenago izan behar dela, EIZU plataformaren (https://eizu.app.jakina.euskadi.eus) bitartez. Informazio guztia Hezkuntza Saileko webgunean.

AHAIDETASUNA
1. maila2.maila3. maila4. maila
Bikotekidea, Gurasoak, Seme-alabak, Erreina-suhia, Amagin-aitaginarrebakNeba-arrebak, Bilobak, Aiton-amonak, KoinatuakOsaba-izebak IlobakLehengusuak

1. Senideen gaixotasun larri, ingresu edo heriotzagatiko lizentziak

34. artikulua

2025-urria_Heriotza-Ospitaleratzea

  • Udalerri ezberdina: langilearen BIZILEKUA kontuan hartzen da.
  • ISTRIPU edo GAIXOTASUN LARRIA, OSPITALERATZEA: medikuaren ziurtagiri bidez egiaztatu behar da.
  • OSPITALERATZEAREN KASUAN: dagozkizun egunak (taularen arabera) ospitaleratzeak irauten duen bitartean hartu beharko dira. Egun hauek ez dute zertan jarraian izan beharrik.
  • ETXEAN ATSEDEN HARTZEA eskatzen duen EBAKUNTZA KIRURGIKOA: txosten medikuan etxean zaintza behar dela eta zaintza honen iraupena agertu behar da.
  • Ospitaleratzea lehenago bukatuz gero, dagozkizun baimen egun guztiak izateko mediku txostenean jaso behar da etxean zaintza behar dela (ospitalizazioaren alta egon daiteke baina ez alta medikua).
  • 30 eguneko epea igaro behar da bi ingresoen artean, arrazoi berdinagatik baldin bada, baimen hau eskatu ahal izateko.
  • Eskaerak EIZU bitartez egin behar dira.
54. bis artikuluaLangileak eskubidea izango du lanetik alde egiteko ezinbesteko kasuetan, senideekin edo bizikideekin lotutako premiazko familia-arrazoiengatik beharrezkoa denean, gaixotasuna edo istripua dela-eta berehala joan behar denean. Absentziaren arrazoia egiaztatu beharko dute.
47. artikuluaAdin txikikoak kontsulta, trataendu eta azterketa medikuetara eramateko baimena. Betiere orduz kanpo egin ezin bada eta osasun sistema publikoaren parte bada.

2. Senideak zaintzeko baimenak

Akordio arautzaileko artikuluaNor zaintzeko?IraupenaSoldata (€)
35. artikuluaGaixotasun oso larria duen lehen mailako ahaide bat zaintzeko edo, beste edozein mailatakoa, elkarrekin bizi badira.Hilabete batez lanaldiaren 1/2 edo 1/3 murriztuOsoa
42. artikuluaAniztasun funtzionala duten senideak eta adin txikikoak (12 urterarte). 2. mailararteko senideak edo, elkarrekin biziz gero, maila urrunagokoak.Lanaldiaren 1/2 edo 1/3 murriztu daiteke. Gutxieneko jardunaldia %50 izan behar da, ondorioz, murrizketa aplikatzeko jardunaldi osoan edo 5/6eko egoeran egon behar da langilea.Ordainsariak proportzionalki murriztuko dira
43. artikuluaMinbizia edo beste gaixotasun larriren bat duen adin txikiko seme-alaba zaintzeko baimena, iraupen luzeko ospitalizazioa bada. Lanaldi 1/2 murrizteko aukera.Lansari osoa kobratzeko eskubidea baldintza batzuk betez gero
44. artikuluaGaixotasun kronikoak edo mugitzeko arazoak dituzten senitartekoak zaintzeko baimena.
2. mailara arteko senideak.
50 ordu ikasturte osoan. Egunero gehienez 2 ordu eta lanera sartzearekin edo irtetearekin batera hartu beharko da. Salbuespenez, urteko orduak metatzeko aukera dago, behar bezala arrazoituz gero eta zuzendaritzak onartzen badu.Osoa
47.3 artikuluaAdin txikiko seme-alabak kontsulta medikoetara edo larrialdietara laguntzeko baimena.Kontsultara joateko behar den denborarako emango da baimen hori, gehienez ere 4 ordu eguneko, eta lan-ordutegitik kanpo egitea ezinezkoa dela justifikatuta

Haurraren zaintzagatiko murrizketak sortutako diru-sarreren galera konpentsatzeko eskabidea.

3. Borondatezko eszedentziak

Norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzia

Euskal Enplegu Publikoaren Legearen artikuluaBaldintzakIraupenaOharrak
141. artikuluaAdministrazio publikoren batean edo sektore publikoan benetako zerbitzuak eman badira, jarraian, aurreko bi urteetan gutxienez. Behin itzuli eta gero, ezingo da berriro eskatu hiru urte igaro arte.2 urte gutxienezEz da postu-erreserba mantenduko, ez da ordainsaririk sorraraziko, eta denbora hori ez zaie hirurtekoetarako zenbatuko.

Borondatezko eszedentzia lanpostu- eta destino-erreserbaduna

Euskal Enplegu Publikoaren Legearen artikuluaBaldintzakIraupenaOharrak
142. artikuluaAdministrazio publikoren batean edo sektore publikoan benetako zerbitzuak eman badira aurreko hiru urteetan gutxienez. Behin itzuli eta gero, ezingo da berriro eskatu benetako hiru zerbitzu-urte metatu arte.Sei hilabete eta urtebete bitarteanEz da postu-erreserba mantenduko, ez da ordainsaririk sorraraziko, eta denbora hori ez zaie hirurtekoetarako zenbatuko.

Familiartekoak zaintzeko borondatezko eszedentzia

Euskal Enplegu Publikoaren Legearen artikuluaBaldintzakIraupenaOharrak
144. artikuluaLehen eta bigarren mailako odol- nahiz ezkontza-ahaidetasunera arte, baldin eta, adina edo istripu, gaixotasun zein desgaitasun bat dela-eta hura ez bada gai bere kabuz moldatzeko eta ez badu ordaindutako lanik egiten.3 urtez gehienez ereKotizatzen du jubilaziorako.

4. Ezkontza eta errolda aldaketa

LizentziaArt.IraupenaOharrak
Norberaren ezkontza33.120 egun ezkontza eguna barneLizentzia hori ezkondu aurretik edo ondoren har daiteke, baina egun hori aldi horren barruan sartu beharko da.
Lizentzia hori oporraldiari gehitu ahal izango zaio aurretik edo atzetik, eta gutxienez hamabost egun lehenago jakinarazi beharko zaio dagokion lurralde-ordezkaritzari
Ezkontza edo elkarbizitza agiria aurkeztu behar da.
Senideen ezkontza edo izatezko bikotea eratzea33.2Egun natural bat, eta bi egun gehiego 150 km urrunago bizi bada.Ahaidetasuna egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu beharko da, eta ezkontza-ziurtagiriaren, familia-liburuaren edo beste egiaztagiri baten fotokopia, edo hala badagokio, EAEko Izatezko Bikoteen Erregistroak emandako ziurtagiria.
Ezkontza agiria aurkeztu behar da.
Etxebizitza aldaketa372 lanegunErrolda agiria aurkeztu behar da.
Erroldatu eta 15 egun naturaleko epean hartu behar dira egunak.
Erroldatze agiria eskabidea egin ondoren aurkeztu ahal izango da, baina inoiz ez baimena amaitu baino beranduago.

5. Ikasketa edo azterketa

LizentziaArt.IraupenaOharrakOrdaindutakoaNorentzat
Zentro ofizialetako eta homologatutako azterketak40Azterketa eguna. Bizitokitik 150 km baino gehiagora egiten bada, bi egun natural gehiago.Dagokion lurralde-ordezkariaren aldez aurreko baimena jaso behar da.
Ziurtagiria aurkeztu behar da.Ziurtagiria aurkeztu
KPBO
EAEko administrazio orokorreaan sartzeko frogak eta Hezkuntza Sailak deitutako hautaketa-prozesuak41Behar beste denboraKP (EAEko probak)
KPBO (Hezkuntza Sailak deituriko hautaprobak)
Hezkuntza Sailaren Prestakuntza Planean jasotako lanpostuarekin edo funtzioarekin zuzeneko zerikusia duena45
Hezkuntza Sailburuordetzak eta/edo, hala badagokio, Lanbide Heziketako Sailburuordetzak aztertu eta proposatuko du zenbat pertsonak balia dezaketen lizentzia hori.KPBO
Lanpostuaren eginkizunekin zuzeneko zerikusirik ez guten ikasketak eta ikerketak egiteko46Ordainsariei uko egin behar zaie.Dedikazioa esklusiboa da, ezin izango da ordaindutako jarduerarik egin.KB
Zientzia, teknika, lanbide, elkargo, elkarte edo sindikatu izaerako gertakizunetara joateako495 lanegun gehienezZiurtagiria entregatuKPB0

K:karrerako funtzionarioak; P:praktiketako funtzionarioak; B:Urte osoko bakantea dutenak; O:Ordezkoak

6. Betebehar publiko edo administratiboak eta bestelako baimen ordainduak

LizentziakArt.IraupenaOharraOrdaindutakoaNorentzat
Betebehar publikoak edo pertsonalak betetzeko36Behar beste denboraa) Epaitegiko zitazioak
b) NANa edota ziurtagiriak berritzea zein Notaritzara joatea lan-ordutegietatik kanpo egitea ezinezkoa denean.
d) Desgaitasun funtzional fisikoa, psikikoa edo sentsoriala
duten senideei laguntzea
e) Hautetsi bileretara joatea

KPBO
Odola edo odol-osagaiak emateagatiko baimen ordaindua48Behar-beharrezkoa den denbora soilikAldez aurretik justifikatuta ezinezkoa dela dohaintza lanorduetatik kanpo egitea.KPBO
Hautapenezko karguaren eginkizunak betetzeko50
Liberazioak irauten duen bitartean (%100 denean) edo behar besteko denboraLiberazioaren kasuan 100%koa izan behar du.
1/5 bada ordainduko da; 1/2 EZ da ordainduko; 1/3 EZ da ordainduko.
Ordezkapena hasita badago ZERBITZU BEREZIA eskatu behar da Tramitagunetik eta ordezkapena bukatutakoan aldi baterako etetea. Puntatzen du “fiktizioki”.
*Ez da
ordezkatuko. Salbuespen moduan, ikastetxe berean bi pertsonak edo gehiagok hartzen badute ordezkapenak bete ahal izango dira, betiere lanaldiaren 1/3ko gutxieneko irakastorduetara iristen bada.
Urtero eskatu behar da ikasturte hasieran.

1/5 bada ordainduko da; 1/2 EZ da ordainduko; 1/3 EZ da ordainduko.
KPBO
Ordezkoentzat oharra*
Goi-mailako kirolarientzat51Lehiaketaren eguna. Proba egiteko lekua 150 km baino gehiagora badago, ibilbide bakoitzeko egun gehigarri bat gehiago, baldin eta egiaztatzen bada joan-etorriak ez direla egin lehiaketa-egunean. Baimenak dirauen bitartean ordezkapena bermatuko da.
Eskabidearekin batera, goi-mailako kirolaria dela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztuko da, 10 egun baliodun lehenago.

KPBO
Egonaldiak gauarekin konpentsantzeko52Egun eta erdiko konpentsazioa pernokta-egun bakoitzeko, eta bi egunekoa pernokta jaiegunean gertatzen bada.Konpentsazioa ekaineko eskolarik gabeko aldian egingo da, edo adierazitako alditik kanpoko beste edozein alditan, baldin eta ikastetxeko irakaskuntza-jarduerari kalterik egiten ez bazaio.KPBO

K:karrerako funtzionarioak; P:praktiketako funtzionarioak; B:Urte osoko bakantea dutenak; O:Ordezkoak

*Hautapenezko karguari dagozkion eginkizunak betetzeko baimenaren (50. artikulua) kasuan, Ordezkoak eskubidea izango du hautetsi kargu bat betetzeko, betiere, liberazioa dedikazio esklusibokoa bada. Ordezkapen bat burutzen ari bada, Tramitagunetik Zerbitzu Bereziak eskatu behar ditu ordezkapena bukatu bitartean. Modu horretan fiktizioki puntuatzen jarraituko du ordezkagunen. Zerbitzu Berezia eskatzeko Udaletxeko idazkariaren ziurtagiria eskatu behar da eta Tramitagunetik helarazi Hezkuntza Sailari. Behin ordezkapena bukatu ondoren, aldi baterako etetea eskatuko du eta modu horretan fiktizioki jarraituko du puntuatzen.

7. Ordaindu gabeko baimenak

54.1 artikulua

Baldintzak:

  • Karrerako funtzionarioen kasuan, urtebete igaro beharko da Hezkuntza Sailean lanean hasi eta zerbitzu aktibora irakasle gisa itzuli denetik.
  • Bitarteko langileek (eta ordezkoek) eskaera egin arte zerbitzu aktiboan urtebete eman beharko dute. Zerbitzu aktiboko denbora kalkulatzeko, aurreko ikasturtean lan egindako denbora zenbatuko da.
  • Norberaren eginkizunetarako emandako baimenak ez dira ordainduko, eta baimen-aldia ez da kontuan hartuko oporrak kalkulatzeko.
  • Zerbitzuaren beharren arabera emango da baimen hori, modalitatea guztietan. Ebazpena ezezkoa bada, arrazoitu egin behar da.
BaimenaArt.IraupenaOharra
Norberaren eginkizun edo gauzetarako baimena544 hilabete gehienez 2 urterik behinGutxienez 1 urte bat lanean.
Baimen-aldia hasten den egunean hasiko da zenbatzen, eta egun horretatik bi urteko epean norberaren gauzetarako baimenak eman ahal izango dira, lau hilabete osatu arte.
Arrazoi pertsonalengatiko baimena ematea bateraezina izango da ordaindutako edozein jarduerarekin. Behin baimena emanda, ezin izango zaio uko egin, eta ezin izango da eten.
Ikasketa ofizialak54Lau hilabete jarraianBehin bakarrik eta urtean behin.
Garapen bidean dauden herrialdeetako misioak, gobernuz kanpoko erakundeen babespean.54Bere iraupen metatua ezin izango da bi urtetik gorakoa izan bost ustetik behin, eta gutxieneko aldia 3 hilabetekoa izango da.
Askatasunez gabetzeko zigorrak betetzen ari diren bigarren mailarainoko senideei bisitak egitea54Behar den denboraLanorduetatik kanpo egitea ezinezkoa bada.
Bisita non, noiz eta zer ordutan hasi eta amaitu den adierazten den egiaztagiria aurkeztu behar da.
Baimen honetarako ez dira bete behar 54.1 artikuluko baldintzak.
Arrazoi pertsonalak54Ikasturte osoa edo 5 hilabete5 urtetan ezin da berriz eskatu.
Baimena 5 hilabetekoa bada baimena, bi eperen barruan (iraila-urtarrila/otsaila-ekaina) eskatu behar da.
Langileak kotizatzen jarraitzen du, baina lanean dagoenean baino txikiagoa da kotizatuko dioten zatia. Ondorioz, abuztuko oporraldien edo abenduko ordainsaria ere txikiagoa da.
Partzialki ordaindutako baimena (urte sabatikoa)53Ikasturte oso batKarrerako funtzionarioentzat, praktiketako funtzionarioentzat
edo aurreko 5 urteetan ikasturte osoko plaza (bakantea) izan duten bitarteko funtzionarioentzat.
5 urtetan soldataren %84 kobratzen da. Zerbitzu aktiboan jarraituko dute eta denbora hori antzinatasunerako eta eskubide pasiboetarako zenbatuko zaie.
Bateraezina da bosgarren ikasturtean ordaindutako edozein jarduera egitearekin.
Baimena eskatzeko eta gozatzeko baldintzak Hezkuntza Sailak onartutako aginduaren bidez arautzen dira.

8. Ordutegi murrizketak

BaimenaArt.MurrizketaOharra
Osasun arrazoiengatik ordutegia murriztea551/3 bateko murrizketaGehienez ere bi ikasturteko aldi baterako.
Norberaren interesagatiko lanaldia murriztea55.2Asteko lanaldiaren 1/2 edo 1/3 murriztea.
1/2 murrizteko eskaera metatu ahal izango da bost hilabeteko aldian.
Eskaera ikasturte baterakoa izango da gutxienez.
Jarduerako zerbitzuan sartu edo lanera itzuli eta bi urte igaro ondoren baino ezin izango da eskatu.
Bateraezina izango da murriztutako ordutegiaren barruan ordaindutako beste edozein jarduerarekin.
Baimena eten ondoren, ezin izango da beste eskaera bat egin 3 urte igaro arte.
1/2 murrizketa eskaera metatuz gero, lanaldi osoan lan egingo da irailaren 1etik urtarrilaren 31ra edo otsailaren 1etik ekainaren 30era, eta ordainsari guztien erdia jasoko da ikasturteko hamabi hilabeteetan. Modalitate hau bateraezina da ordaindutako beste edozein jarduerarik.
Bitarteko langileek ikasturte osoko lanpostua izan behar dute, jardunaldi osoan edo 5/6eko jardunaldian. Murrizketa ikasturte baterako emango da, eta berriro eskatu beharko da hurrengorako, ikasturte osoko plaza esleitu bazaio.
Adinagatik lanaldia murriztea55.359 urtetik gorako Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleek asteko 2 eskola-ordu murriztea.
60 eta 65 urte bitartean irakastorduak murriztea
60 urtetik erretirora arte lanaldia murrizteko eta metatzeko aukera.
60 urtetik 65 urte bitartera arte jardunaldia 1/3 murrizteko aukera etapa guztietan, baita ikasturte bakoitzeko 4 hilabete metatzeko aukera ere.
65 urtetik aurrera, aldiz, lanaldia 1/2 murriztu ahal izatea daiteke.
Orotara, 18 hilabete metatu eta 16 hilabete etxean igaro ahal izango da.
IKUSI GAZTEBERRITZE PLANA


9. Indarkeria matxistagatiko lizentzia

39. artikulua

Lan egokitzapenaOharra
Mugikortasun geografikoaBabeste aldera emakumeak dagokion lana beste toki batean egiteko aukera izango du. Lekualdaketa horrek, 6 hilabete iraungo du, berriro bere lehengo lanpostura itzuli ahalko delarik epe horretan.
Lanaldiaren berrantolaketa edo murrizketaEskubidea dagokio lanaldia murrizteko edota lanaldia berrantolatzeko.
Lan kontratuaren etenaLan etenak hasierako iraupen bat izango du eta ezingo ditu sei hilabeteak gainditu, luzapena eskatu ezean.
Arrazoi objektiboengatik iraungitzeaArreta zerbitzu sozialek edota osasun zerbitzuek egiaztatuta, egoera fisiko edo psikologikoak eraginda lanera ez agertzeak ez dira kontutan hartuko.

10. Zerbitzu eginkizun bereziak

Zerbitzu eginkizunaNork
Zerbitzu eginkizunak: irakaskuntza arrazoiengatik, adinagatik edo norberaren osasun-arazo larriengatik. Bere destinoa ez beste batean lan egiteko.Karrerako funtzionarioak
Gaixotasun larriagatik odol-ahaidetasunezko lehen mailako ahaideak zaintzeko zerbitzu eginkizuna.KPBO
Zaintza behar duen senidearekin bizi edo udalerri berekoa bada.
Lehen mailako odol-ahaidetasuna.
Ikastetxe sortu berrietako plazetarako (3 urtez baino gehiagoz luzatuz gero egiturazko plaza bilakatu).KPBO