INFO SUTAGAR: Gurasotasun lizentziak, finkapen sententziak, birbaremazioa, egutegia

456

Gurasotasun lizentzian bakantea lortzea

LABek bideratuta gurasotasun baimenean egoteagatik eskaini ez zioten bakantea eskuratzea lortu du langile batek. Ordezkapen kontratua indarrean zuen bitartean sortu zen bakantea, baina administrazioak zegokion kontratu berri hau ez zion eskaini ama biologikoa ez den gurasoa izanik gurasotasun lizentzia disfrutatzen egoteagatik.

Sententzia bidezko finkapenak

Dakizuen bezala LABetik hamarnaka demanda sartu ditugu azkenengo LEP prozesua gaindituta oraindik ere bakantean dauden langileen finkapena eskatuz.

Apurka apurka ebazpenak jasotzen ari gara, gehienak langileen aldekoak, administrazioak errekurritu dituenak eta beste gutxi batzuk kontrakoak, LABek errekurrituta dituenak.

EAEko hezkuntza saileko sukalde eta garbiketako ordezkoen birbaremazioa

  • Erreklamazioak egiteko epea: ekainaren 26ra arte
  • Behin betiko zerrendak: uztailaren 4an Behin betiko zerrenda 2023ko irailaren 1ean indarrean sartuko da eta Ordezkabidea irailaren erdialdean. Hurrengo ikasturteko egutegia Egutegia ikastetxe bakoitzean adostu behar da, eta horren gainean gure kolektiboko langileen egutegia egokitu behar da. Oso garrantzitsua da egutegi hauek sinatzea, neurri batean ikasturte osoko gure lan baldintzak baldintzatuko dituztelako. Edozein zalantza izanez gero jarri gurekin harremanetan