Hijas de la Cruz-eko Hezkuntza Komunitateak ikastetxea publiko bihurtzeko eskaera aurkeztu du Bilboko osoko bilkuran bozkatzeko

576

Proposamenean, Udaleko Osoko bilkurak Hezkuntza Sailari ausardiaz eta erabakitasunez joka dezala eska dezan eskatzeaz gainera, ikastetxea hezkuntza-proiektu erakargarri eta publiko bihurtzeko prozesu integralari ekin diezaiola eta behar diren baliabideak eman diezazkiotela ere galdegitzeko proposatzen dute.   

Bilboko Hijas de la Cruz itunpeko ikastetxeko arduradunek urtarrilean jakitera eman zutenez, 2021eko abuztuaren 31n ikastetxea itxiko dute, 162 urteko jardueraren ondoren, eta 204 familia eta 41 langile kalean utzita. Azken 10 urteetan matrikulazioak behera egin duela, eta bi hezkuntza-ituna galdu dituztela argudiatzen zuten itxiera justifikatzeko.

Hezkuntza Komunitatetik salatzen dugu Hijas de la Cruz Kongregazioaren fede txarra.  Abuztutik erabakia hartuta bazuten ere, matrikulazio-aldia zabaltzeko astebete baino gutxiago geratzen zenean, matrikulazioa itxi zuen, eta, horren ondorioz, ikastetxeari itxiera baino beste irtenbiderik ez dio utzi. 

Ikastetxearen itxierak Bilboko Alde Zaharra eta Solokoetxen bizi diren familia batzuk euren auzotik kanpo ikastera eramango ditu. Horretaz gain, auzoak 300 eskola plaza gabe utziko ditu. Egoera honi gehitu behar zaio barrutiak gaur egun duen eskaintza publiko oso murritza dela, Mujika eta Atxuriko eskolak beteta baitaude.

Familientzat, langileentzat eta baita inguruko eskola maparentzat zabaltzen zaigun egoeraren larritasunaren aurrean, Hijas de la Cruzeko Hezkuntza komunitateak martxoaren 25ean egongo den osoko bilkuran mozioa aurkeztea erabaki du. Bertan, Udaleko Osoko bilkurak Hezkuntza Sailari ausardiaz eta erabakitasunez joka dezan, ikastetxea publifikatzeko prozesu integralari ekin diezaion eta behar diren baliabideak eman diezazkioten eskatzeko galdegiten diote.

Hori dela eta, gaur goizean hezkuntza komunikatuaren asmoa zein den eta mozioaren kopia bana banatu diegu udal talde politiko guztiei.