Azaroak 11 Greba Orokorra: Euskal Herrian etxebizitza eta soldata duinak denontzat

235

LAB, ELA, ESK, STEILAS, Etxalde eta Hiru sindikatuok Euskal Herritik Euskal Herrirako izango den deialdia egin dugu azaroaren 11rako, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarearekin eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistarekin batera: etxebizitza eskubidea berma dadin exijitzeko eta espekulazioari ezetz esateko eguna izango da, baita langileon pobretzearen aurkakoa eta soldatak igotzearen aldekoa ere.

EAEko eta Nafarroako Gobernuei eta patronalei zuzendutako greba da, Madrilen higiezinen patronalarekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta Hego Euskal Herrian bai Jaurlaritzan eta baita Nafarroako Gobernuan ere langileen prekarizazioan sakontzeko neurriak ezartzen jarraitzen dute.

> Salatzen dugu:

  • Bizitzaren prekarizazioa eta pobretzea, etxebizitza langileok pobretzeko arrazoi nagusietako bat izatea.
  • Pribilegiatuen, errentismoaren, negozioaren eta kapitalaren agenda erreakzionarioa.
  • Madrilen zein Euskal Herrian, Eusko Jaurlaritzan eta Nafarroako Gobernuan, langileei bizkarra ematen dieten neurriak ezartzea.
  • Lan eremuan patronalak langileon prekarizazioa betikotzea, eta higiezinen patronalak langileon bizitzen kontura aberastea.

> Eskatzen dugu:

  • Bertako errealitatera egokitutako soldata duinak, 2026an gutxienez 1500 eurokoa, martxoaren 17ko greban aldarrikatu bezala. Soldata arrakalekin amaitzeko egiturazko neurriak.
  • Etxebizitza eskubideari dagokionez errentismoarekin eta negozioarekin amaitzeko egiturazko neurriak ezartzea: alokairu kontratu mugagabeak; prezioak jaitsi eta merkatuan esku hartzea; etxegabetzeekin amaitzea; funts putreak desjabetu eta Euskal Herritik kanporatzea; espekulazioa debekatzea; parke publikoa defendatu eta handitzea.

    Pobretzearen eta errentismoaren kontra Euskal Herrian etxebizitza eta soldata duinak denontzat!

> Kartela (EUS):

> Eskuorria (EUS-CAS):

> Profiletarako irudia (sare sozialak):

> Pankarta ereduak:

Pankartak