Haurreskolak Partzuergoko kudeaketako langileen merezimendu lehiaketarako mahai negoziatzailearen Infoa

158
INFO-7-._-Kudeaketako-langileen-Merezimenduen-Leparen-negoziazioa-eta-beste-batzuk-22-11-11

Haurreskolak Partzuergoak egin zuen Kontsolidazio deialdiaren proposamenari sindikatuok egin dizkiogun ekarpenak aztertu genituen aurreko ostiraleko, hilak 11, mahai negoziatzailean. Haurreskolak Partzuergoak otsailean eskaerak aurkezteko epea ireki nahi du, irailean lanpostuen jabetzak indarrean sartzeko helburuz..
Hauek dira LABek egindako proposamenaren ildo nagusiak: HEMEN.

Lehentasunezko ordezkoen zerrenda: ”…langileren batek lanpostu finkoa lortuko ez balu, egoera horretan dauden langileen artean lehentasunezko ordezkoen zerrenda bat osatuko da.” LABek egindako proposamena ez du Partzuergoak onartu eta horrez gain, gaur egungo lan-poltsak berrantolatu nahi dituzte prozesuaren puntuazio gainditzen duten hautagaiekin.
LABek eskatu zuen adostutako araudian oinarritutako birbaremazio prozesua egitea eta argi utzi zuen, guretzat lehentasunezko zerrenda marra gorria dela.

Beste gai batzuk
Kontratazio mota berria
Lan erreformaren ondotik Lan-hitzarmenaren 12.4 artikuluaren negoziazio proposamena egin digu Haurrreskolak Partzuergoak.
Aipatutako artikuluan jasota dago Lan Estatutuaren 15.1.b) Artikuluaren baitan adostutako kontratuak 9 hilabeteko iraupena izan dezaketela (lan-metaketak) alde sozialarekin negoziatuta. Era berean, premia bereziak dituzten haurrak dauden haurreskoletan 12 hilabete arteko produkziogatiko kontratazioa proposatu dute.
LAB sindikatuak proposamena idatziz bidaltzeko eskatu du. Ez dugu ulertzen nola hezitzaileen lanpostuen zerrendan 123 lanpostu bete gabe izanik, lan hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dutenean eta kontsolidazioa eta doakotasuna indarrean jartzeko atarian negoziazio hau proposatzen duten.
Beraz, momentuz 6 hilabete arteko lan metaketa kontratuak egin ditzakete. LAB sindikatuak hurrengo lan hitzarmenarekin batera gai hau negoziatzeko eskaintza egin du.
Soldata igoera https://telegra.ph/Erosahalmena-bermatu-orain-11-07 eta Kilometrajea igotzeko eskaera
Desplazamenduak eskatzen duten lanpostuetarako kilometrajeagatik ordaintzen den dietaren igoera eskatu dugu. Gaia non aztertzen den argituko dute, Jaurlaritza osoan zehaztutako kopurua ordaintzen baita.