Dauden premiei erantzuteko beharrezko LEParen arteko kontratu guztiak bete ditzan eskatzen diogu Haurreskolak Partzuergoari

369

Balizko matrikulazio igoeraren aurrean, LABek Haurreskoletako hutsuneak LEP-arteko berriekin betetzea eskatzen dio Haurreskolak Partzuergoari.2022ko Lan erreformak behin-behineko kontratazioari muga jarri dio, lan metaketei (haur kopuruaren igoeragatik) 6 hilabeteko topea ezarriz eta Haurreskoletan arreta premia bereziak dituzten haurrekin egoteko erabiltzen ziren obra eta zerbitzuetako kontratuak debekatuz.Haurreskoletako matrikulazioa gora doan momentu honetan, dauden pertsonalaren behar berriak betetzeko, desplazamenduak baliatzen ari dira haurreskoletako antolaketa eta hezkuntza proiektuak hankaz gora jarriz.Beraz, LABetik argi daukagu egoera konpontzeko irtenbidea zein den:

  • LABek sinatutako Ordezkoen Araudiari jarraituz, kontratu hobekuntzaren bidez bete gabe dauden 123 bakanteak (LEPartekoak) betetzea.
  • Desplazamenduekin bukatzea.