Ekainaren 12an, LAB Sindikatuaren salaketa publikoaren ostean, Haurreskolak Partzuergoak Mahai Negoziatzailea deitu zuen. Mahai horretan hizpide izan genituen 2026ko hezitzaile finkoen Lekualdatze prozesua, 2023ko egonkortze prozesuaren gainean TSJk emandako sententziaren osteko 77 lanpostu gehiagoren egonkortzea eta ikasturte hasierako esleipenak.
LABek ekainaren 12ko Mahai Negoziatzaileaz ELA Sindikatuak egiten duen irakurketa interesatuaren aurrean honakoa adierazten du:
- Negoziazio kolektiboari esker eta LABek langileentzako onak diren akordioak proposatzeko eta erdiesteko duen gaitasunari esker 2026eko irailaren 1ean hezitzaileen Lanpostuen Zerrendan 2023ko Lanpostuen Zerrendan baino 63 lanpostu gehiago egongo direla. Eta zalantza gabe, hau 2024an LABek Haurreskolak Partzuergoarekin erdietsitako akordioari esker dela, lanpostuak sortzeko mekanismoa sinatu baitzen. Gainera, dena ondo bidean, beste 34 lanpostu gehiago sortuko dira urtea bukatu baino lehen, hauek sortu arte, irailaren 1etik ekoizpen produkziagatiko kontratu bezala eskainiko dira.
- LAB Sindikatuak sinatutako Haurreskolak Partzuergoko Lan Hitzarmenean jasotzen den bezala, Hezitzaile finkoen lekualdatze prozesua urtero burutzen dela.
Aurreko bi aldagaiak kontuan izanik, mahai negoziaztailean aho batez adostu zen:
- Hezitzaile finkoen lekualdatzea berme guztiekin eta LABek 2025ean hitzarmen berrian sinatutakoari jarraituz egingo dela, egun dauden lanpostu oso huts guztiak eskainiz (162). Horrela argitaratu da Lekualdatze lehiaketaren deialdian.
- 77 langile finkatuko dira 2023ko egonkortze prozesuko ordezkoen zerrendaren hurrenkera jarraituz eta LALetik hutsik geratu diren lanpostu guztiak eskainiz (162).
- Finkapena egin eta gero geratu diren lanpostu hutsak eta 34 ekoizpenagatiko kotratuen esleipena egitea.
Beraz, gezurrak hanka motzak ditu, eta denak ez du balio. Edonola ere, prozedentea da gogoratzea eta horrela adierazi genuen mahai negoziatzailean, sententziak salbuespeneko 2023ko egonkortze prozesuari eragiten diola eta LABen eskariari kasu eginez, prozesu haren aurretik leku aldatze lehiaketan eskaini zirela lanpostu guztiak. Gerora, 2024an hain zuzen ere, Steilasekin batera sinatu genuen akordioak ekarri dituela lanpostu berri hauek eta egokortze prozesuaren garaian ez zirela existitzen. Gainera, 2023tik hezitzaile finkoen bi leku aldatze prozesu burutu direla.
LABek Haurreskolak Partzuergoan ordezkaritzaren gehiengoa izanik duen arduragatik, prozesu guztiak berme guztiekin eta garaiz aurrera atera nahi ditu, sinatu duguna betetzen dela ziurtatuz eta langile guztiak maila berean jarriz.
Horregatik, lan hitzarmena negoziatu, sinatu, garatu (plantillak esleitzeko irizpideak proposatu eta sinatu ditugu), ordezkoen araudia berria, Hezisarea martxan jarri ahal izateko egokituz,…
Horregatik ere, hurrengo LEP prozesuan ostean, behin behinekotasun tasa ezin izango da %5a baino gehiago izan eta langile gehiago egonkortuko dira, zorionez.
LABetik etengabean lanean ari gara langile guztien lan baldintzak hobetzeko, akordioak landuz, proposatuz eta adostasunak bilatuz. Eta horrela jarraituko dugu.
INFO-2026-06-19-1


