Nominak

72. artikulua.- Jarraipen-saria.
Iraupen- edo jarraipen-saria ezartzen da, ikastetxean gutxienez 20 urte lanean eman duten 55 urtetik gorako
langile guztientzat. Sari horren zenbatekoa hauxe izango da: hitzarmenaren 68. artikuluan araututako aparteko
lau haborokinen zenbatekoa, laneko lehen 20 urteengatik, eta beste paga bat gehiago 20 urte horietatik gora egin
diren 5 urteko aldi bakoitzeko. Langileak hautatu ahal izango du edo saria 55 urte betetzean jasotzea, edo
aurreragoko beste edozein unetan: jaso beharreko zenbatekoa kalkulatzeko, saria eskatzen den unean eginda
dituen lan-urteen kopurua hartuko da kontuan. Adinaren eta antzinatasunaren betekizunak beteak baditu, eta lan-
kontratua bukatzen bada langileak saria jaso gabe, lana uzteagatiko likidazioan sartuko da haren zenbatekoa.