Irakasleak EAE – Zerrendetan izena ematea

1) Hezigunean sartu. Webgune hau Hezkuntza Saileko langileon plataforma da. Bertatik, zerrendetan izena eman dezakezu, prozesu ezberdinetan parte hartu, nominak deskargatu… Lehen aldia bada, izena eman dezakezu duzu bertan; pasahitza ahaztu baduzu, berreskuratzeko aukera ere badago. Behin pasahitza izanda plataformara sar zaitezke.

2) Plataforma barruan, hurrengo pausuak eman behar dituzu. Ezkerreko panelean: Eremu pertsonala > Izapideak langileen sailarekin. Ondoren, eskuinean, Zerrenda-irekiera aukeratu.

3) Pantaila horretan III. Eranskina irakurtzeko aukera dago. Dokumentu horretan espezialitate bakoitzean aritzeko ze titulazio behar den zehaztuta dago. Gomendagarria da begiratzea norberak duen titulazioarekin zein espezialitatetan eman dezakeen izena. Ondoren, ESKABIDEA egiteko botoia sakatu.

4) Hizkuntza-eskakizuna (HE) aukeratu. Kontuan hartu zerrenda batzuetan 2. HE eskatzen dela, baina beste zerrenda batzuetan 1. eta 2. HE. Beraz, hemendik aurrerako pausuak birritan egin beharko zenituzke, HE bakoitzerako eskera ezberdin bat eginez. Hizkuntza-eskakizuna aukeratu ondoren, behealdean, aukera gehiago agertuko dira; On-line eskabidea aukeratu.

5) Identifikazio-datuak orria osatu. Bertan, langilearen datuak sartu beharko dituzu; baimen batzuk onartu beharko dituzu aurrera jarraitu ahal izateko. Datuak bete ondoren, Hurrengoa botoia sakatu.

6) Hurrengo pantailan zenbait gauza aukeratu behar dituzu: Hirueletasuna (zerrenda batzuetan eskolak ingelesez eta frantsesez emateko aukera dagoelako). Ondoren, lurraldeak eta lanaldiak aukeratu behar dituzu: osoa, murriztua, ala biak. Horrek zehaztuko du zein lurralde eta lanaldi egokitu ahalko dizuten ordezkapenak egiteko. Azkenik, izena eman nahi duzun zerrenden gelaxkak aukeratu. Hurrengoa botoia sakatu.

7) Azkenik, titulazioak igotzeko atala dago. Zerrenda horretan beharrezkoak diren titulu guztiak igo beharko dituzu, PDF formatuan. Dena igo ondoren, sakatu Eskabidea amaitu eta agiria sortu botoia. Amaieran, PDF bat deskargatuko da prozesu guztiaren laburpenarekin.

Kontutan izan zerrenda batzuetan izena berriro emateko tutorial honen 4. urratsera bueltatzea, beste eskabide bat egiteko baina beste hizkuntza-eskakizuneko (HE) zerrendetan.

Administrazioko langileek informazio hau prozesatuko dute; ondorioz, alta ez da berehala tramitatuko. Edozein zalantza izatekotan (altaren egoera nola dagoen, adibidez), jarri Delegaritzarekin harremanetan KOMUNIKABIDE bidez.

Aukeratutako zerrendetan alta ematen den momentuan birbarematu gabeko zerrendetan egongo zinateke, hau da, bigarren zerrenda batean. Hurrengo Birbaremazio prozesura itxaron beharko zenuke zerrenda ofizialetan sartu ahal izetako. Lanpostuak aukeratzeko Ordezkagune bidez egin beharko zenuke; horren informazioa hemen.