Irakasleak EAE – Ordezkapenak zelan egin

Ordezkagunea izeneko webgunearen bidez kudeatzen dira. Bertara sartzeko Hezigunean erabiltzen diren erabiltzaile eta pasahitz berdinak erabili behar dira. Arazoren bat izanez gero aukera dago bertan pasahitza berreskuratzeko edota zerbitzu teknikoarekin harremanetan jartzeko.

Ordezkagunea erabiltzeko gida kontsulta dezakezu.

Ordezkagunearen ordutegia

9:30 – 13:00 → Lan egoera aldatu
Sistemak lan egoera aldatzeko aukera ematen du egunero, hau da, uko justifikatutik lan egiteko egoerara aldatu daiteke, baita alderantzizkoa ere. Uko justifikatua egoera jarri ahal izateko, lan kontratua atxikitu behar da 10 eguneko epean, bestela uko ez justifikatu bezala hartuko da eta bi urtez zerrendetatik kanporatzea suposatuko du ordezkapen zerrendetan. Lan egiteko egoerara itzuli ahal izateko, kontratuaren agiria atxikitu behar da. Ordezkoen araudiak dio langile batek lan egiteko egoerara igarotzeko aukera badu, 10 eguneko epean jakinarazi behar diola administrazioari.

Sakonago ikusteko, Ordezkoen gida kontsulta dezakezu.

13:30 – 15:30 → Eskaerak egin
Ordezko bakoitzak bere eskaintza pertsonalizatua ikusi ahal izango du, hurrengo lanegunari begira dauden ordezkapen aukerak ikusiz (birbaremazioan aukeratutako espezialitate, lurralde eta lanaldien arabera). Langileak nahi dituen lanpostuak aukeratuko ditu, ordezkoak duen lehentasunaren arabera, eta langileen aukeraketa ebazteko ordezkapenen zerrendak erabiliko dira.
Lanposturen bat ez balu inork aukeratuko, lanpostu hori ofizioz esleituko litzateke. Kasu horretan ordezkapenen zerrendetako bukaeratik hasita, lan egiteko moduan dagoen lehenengo langileari esleituko litzaioke.

15:45etik aurrera → Esleipenak ikusi
Orokorrean mezu bidez jakinarazten dute aukeraketaren emaitza. Langilearen ardura izango da hurrengo egunean kargu hartzea egitea esleitu zaion lan zentroan. Hori egingo ez balu, zigortua izango litzateke, eta ezin izango luke ordezakapenik egin bi urtetan.

Ofizioz esleituko lanpostu bati uko egiteko modu bakarra beste lan batean kontratupean egotea da. Kasu horretan, dagokion Delegaritzarekin jarri beharko litzateke harremanetan jakinarazteko; era berean, ziurtagiri bezala aurkeztu beharko luke lan horretako kontratua. Egoera horretan uko justifikatu bezala egotera igaroko litzateke.