Euskaraz matrikulatzearen aldeko kanpaina bultzatzen ari gara

512

EAEn Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan aurre-matrikula egiteko kanpaina zabalik dago hilaren 28ra bitartean. Hori dela eta, LABetik euskaraz murgiltzearen eta D ereduan matrikulatzearen aldeko kanpaina bultzatzen ari gara.

Horretarako, euskaraz ikasi duten ikasleen, eragile batzuen eta haien seme-alabentzat euskarazko hezkuntza hautatu duten gurasoen testigantzak jaso ditugu bideo ezberdinetan.

Era berean zuen eskola, herri, auzoan jartzeko kartelak prestatu ditugu.

Horretaz gainera, Haurreskolak Partzuergoan matrikula zabalik dagoela-eta, etxeko txikienak ere euskaraz matrikulatzeko kanpaina bat bultzatzen dugu, kartel propioa egin dugu horretarako.

Euskarri guztiak HEMEN eskuratu ahal dituzu.