Nafarroako Hezkuntza Laguntzako espezialisten kontzentraziora joateko dei egiten du LABek

320

Nafarroako Hezkuntza Espezialisten Talde Motorrak eta Nukleoko Langileen Batzordeak deitutako kontzentraziora joateko deia egin du LAB sindikatuak. Elkarretaratzea urtarrilaren 18an izango da, 16: 00etan, Nafarroako Parlamentuaren aurrean, Sarasate pasealekuan.

Egun horretan, 16: 30ean, Nukleoko Langileen Batzordeak eta Hezkuntza Laguntzako Espezialisten Talde Motorrak (HLE) eskatutako agerraldia egingo da Parlamentuko Hezkuntza Batzordearen aurrean.

Hezkuntza Laguntzako espezialistek dituzten arazo larriak konpondu gabe daude oraindik: behin-behinekotasun handia, 2109/2012 Ebazpenaren jarraipena eta era guztietako arazoak. Horregatik, behar-beharrezkoa da kolektibo osoaren inplikazioa.

Jatorrizko albistea: HEMEN.