Gaur, apirilak 27, Lanbide Heziketako mahai teknikoa izan dira Lakuan. Gai-zerrenda bakarra izan da: Lanbide Heziketan lanpostuen perfilazioa aldatzea.
> Hauek dira mahaian landu diren eduki nagusiak:
Ikastetxe berean espezialitate bereko baina hizkuntza eskakizun desberdineko lanpostuetara berratxikitze prozeduran dokumentuaren aurkezpena egin du Sailak. LABek ez du dokumentu hori nahikotzat jotzen, eta berratxikitzeen prozeduraren diseinua eta zalantzak helarazi dizkio Hezkuntza Sailari.
Lehenik eta behin, dokumentuaren interpretaziotik ondorioztatzen da 1. hizkuntza-eskakizuna (1.HE) duen lanpostu baten titularrak 2. hizkuntza-eskakizuna (2.HE) egiaztatuta badu, bere lanpostuaren profila 2.HEra aldatzea eska dezakeela, eta horrela lanpostu horretan berratxikitzeko aukera izango lukeela, ezabatua edo ordurik gabe geratu beharrik izan gabe.
Interpretazio hori berresten bada, garrantzi handiko elementu baten aurrean egongo ginateke; izan ere, horrek esan nahiko luke 2.HE profila duten lanpostuak ez daudela derrigorrez euskarazko irakaskuntzari lotuta, baizik eta euskaraz zein gaztelaniaz jardun ahal izango litzatekeela. Gai honek, gure ustez, Sail horren aldetik berariazko eta idatzizko baieztapena behar du.
Sailak adierazi du 143/2025 Uztailaren 8ko dekretuan adierazten den bezala ez dela desberdinduko zerrendarik hizkuntza eskakizunagatik, LABen urteetako eskaera izanik. Horrela betetzeko eta ikuskatzeko adierazi diogu Sailari; izan ere, kontrako efektuak gertau ziren ebazpen honen aurretiaz, 2024-2025 ikasturteko suprimituekin hizkuntz eskakizunagatiko desberdinak gertatu zirelako.
Bukatzeko, LABetik euskaldunon eskubideak babesten dituen berratxikitzeen dokumentu oso bat lortu arte lanean jarraituko dugu, baita dokumentu hori zuzendaritza eta langile guztiengana modurik argi eta eraginkorrenean helarazteko ere. Bide horretan, LABek bere prestasuna eskaitzen die zuzendaritza eta langile guztiei bidelagun izateko.
INFO-Lanbide-Heziketa_2026-04-27


