EAEko Hezkuntza Publikoko irakasleen mahai negoziatzaileen inguruko informazioa

1257

Azken urte luzean, EAEko Hezkuntza Publikoan ari diren irakasleen lan baldintzak eztabaida izan dira Hezkuntza Sailarekin izandako mahai-negoziatzaileetan. Aldi berean 20/2021 Legeak ezarritako kontsolidazio edo egonkortze prozeduren inguruan ere izandako hartu-emanak asko izan dira.

Irati Tobar LAB Irakaskuntzako Idazkariak lau bideotan azaltzen ditu EAEko Hezkuntza Sailarekin izandako negoziazioetan mahai gainean landu diren gaiak:

  • Lehenengo Bideoan, gaur egungo egoerara ekarri gaituzten aurrekariak azaltzen ditu, baita Lanpostuen Zerrenden inguruko berriak.
  • Bigarren bideoan Lanpostuen Deialdien inguruko informazioa dator.
  • Hirugarrenean, berriz, lan-baldintzak arautzen dituen Akordio Arautzailearen inguruan (lanaldia, lizentziak eta baimenak…).
  • Laugarrenean, bere aldetik, plantillak hornitzeko irizpideak azaltzen dira, baita LABek egiten duen balorazioa eta etorkizunari begira dauden erronkak.

Informazio hauek guztiak ere langileekin partekatu ditugu, afiliatuekin egindako foroetan, baita irakasle guztiei zabaldu diegun galdetegi baten bidez, oso garrantzitsutzat jotzen baitugu hartu beharreko erabakien inguruan kolektiboaren iritzia, kezkak, zalatzak… ezagutzea.

Luzea bada ere, interesgarria delakoan gaude.