Pasa den ostiralean, maiatzak 8, 2025eko lan hitzarmenaren sinatzaileok (LAB, STEILAS eta UGT), administrazioarekin Mahai Parekidea izan genuen eta ondoren, gainontzeko sindikatuekin batera Lan Legepeko irakasle eta Hezitzaileen Mahai Negoziatzailea. Ordezkoen araudiaren inguruan erdietsitako akordioa positiboki baloratzen badugu ere, LABetik Salatzen dugu Hezkuntza Sailak beste gai batzuen inguruan hainbat erabaki aldebakarrez hartu dituela, alde sozialari aldez aurretik hauen berri eman gabe. Hauek dira landutako gaiak:
> Ordezkagunean eguneratzea
Hainbat hobekuntza jasotzen dituen Ordezkoen araudi berriaren gaineko akordioa erdietsi dugu (III. eranskina).
Aurreko INFOan aurreratu genuen moduan, Lan hitzarmeneko sinatzaileok (LAB, STEILAS, UGT) Administrazioarekin Ordezkapenetarako hautagaien zerrenden funtzionamenduari dagokion atalean zenbait hobekuntza adostu ditugu. Ondorioz, ostiraleko mahai parekidean Lan hitzarmenaren aldaketa horiek sinatu genituen akordio bidez. Aldaketa horiek irailaren 1ean jarriko dira indarrean.
> 2026ko Lekualdatze lehiaketa
Ostiralean adierazi zigutenaren arabera lekualdatze lehiaketari hasiera ematen dion ebazpena maiatzak 11n argitaratuko du Hezkuntza sailak. Mahaian jasotako informazioa kontuan izanik hainbat aldaketa nabarmen egongo dira prozesu honi dagokionez.
- Orain arte finko suprimitu moduan ulertzen genituenen kasuan: Administrazioak ofizioz beste plaza bat esleituko die. Plaza hori, orain arteko eskolatik edo udalerritik gertuen dagoen bakante edo plaza huts bat izango da. Maiatzak11ko ebazpenean langile finko bakoitza zein eskolatan kokatzen den adierazten duen zerrenda argitaratuko dute.
- Birkokatuak izan diren langile finkoek esleitu dieten eskolan geratu nahi ez badute, lekualdatzean parte hartu ahal izango dute lehentasunarekin.
- Aurreko INFOetan adierazi dugun moduan, 2025eko ekainaren 25ean sinatu genuen akordioari jarraituz, 2025eko IKHAn banatu ziren ekoizpenagatiko kontratuak 2026ko irailaren 1ean bakante bihurtuko dira. Beraz, hauek ez dira lekualdatze honetan eskainiko. Aipatutako kontratu hauek dituzten langileei irailak 1eko datarekin kontratu aldaketa egingo zaie interinitate kontratua eginez eta lanpostu hutsen izaera bera izango dutela ondorio guztietarako eta LEP eskaintzetarako 2025eko irailaren 1etik sortuta daudela ulertuko da.
- ADI! Hezkuntzak jakinarazi berri izan digu gaur arratsaldeko 15:00etan argitaratuko dutela hezitzaileen lekualdatze-lehiaketaren ebazpena eta ordu horretatik aurrera eskaera egiteko epea irekitzea aurreikusten dutela. Ebazpenarekin batera lekualdatzean ateratzen diren plazen zerrenda argitaratuko da.
- Ikastetxeen esleipenaren zerrendak bihar, maiatzak 12 argitaratzeko aurreikuspena du Hezkuntza sailak.
> IKHA/COCU
Mahaian adierazi ziguten moduan, bakantedun suprimituen egoera ere aldatzen da. Administrazioak finkoekin egingo duen moduan, egoera horretan dauden langileak ikasturte honetan lanean aritu izan diren eskola edo udalerritik gertu dagoen beste bakante huts baten birkokatu ditu; beraz, ez da IKHA/COCUra joan beharko nahi ez badu.
- Birkokatua izan den langileak bakanteduna edo EK kontratua duenak egotzi dieten eskolan geratu nahi ez badute, lanpostuari uko egin eta IKHA/COCUan parte hartu ahal izango du beste ordezkoekin batera.
- Kontratuei uko egiteko aukera: Bakantea dutenek eta datorren kurtsoan kokatuta dauden lanpostuan jarraitu nahi ez dutenek edo ordezkapen kontratua dutenek uko egiteko aukera izango dute, gaurtik (maiatzaren 11) maiatzaren 18ra. Data hau ere Hezkuntza Sailak alde bakarrez erabaki du nahiz eta guk lekualdatzea ondoren izatea eskatu prozesuak errazte.
- Lekualdatzearen ondorioz bakantedun langile batek lanpostua galtzen badu, langile honek IKHA/COCUan parte hartu beharko du.
LABetik argitu nahi dugu Hezkuntza Sailak alde bakarrez hartutako erabaki duela nola birkokatu langileak, alde sozialarekin adostu gabe eta ez ditugula langile hauen birkokatzean erabilitako irizpideak ezagutzen.
> Adinarengatiko murrizketa
Hilabeteak daramatzagu LABetik Hezkuntza sailarekin adinarengatiko murrizketa metatuaren hobekuntzak gure kolektiboan ere ezartzeko lanean eta azkeneko mahai honetan, Sailak gure ekarpenak kontuan hartu eta egindako guztiak ez baditu onartu ere, heziketa bereziko kolektiboaren lan baldintzak hobetzen dituzten hainbat ekarpen onartu ditu.
Hauek dira negoziazio askoren ondorioz Hezkuntza Sailak onartu dituen hiru murrizketa motak:
- Eguneroko arreta zuzeneko herenaren murrizketa (gaur egun daukaguna).
- Urteko murrizketa (urte bakoitzean herena lehenago amaitu).
- Urte anitzeko murrizketa (erretiroa hartu aurretik disfrutatuko litzateke metatutako aldia; askoz jota 18 hilabete).
Sailak hiru aukerak onartu baditu ere, ostiraleko mahaian LABetik eskatutako hainbat zehaztapen kontuan izango dituela adierazi digu eta beraz, azken dokumentuaren zain gaude.
Bestalde, Administrazioa jakitun da ikasturte honetan langile askok ezin izan dutela beraien eguneko murrizketa disfrutatu lehenengo egunetik ordezkoekin izandako arazoak direla eta, besteak beste.
LABetik berriro eskatu genuen langile hauek konpentsatuak izatea eta Sailak adierazi digu langile horiek konpentsatuak izango direla. Zehaztapen gehiago izan bitartean egoera horretan dauden langileek, Tramitagune bidez eskaera egin behar dute ahalik eta lasterren, haien egoera azalduz eta konpentsatuak izatea eskatuz. Eskaera horretan, ordezkorik gabe egoteagatik murrizketa disfrutatu ez duten epea zein izan den adierazi beharko dute.
> 26/27 ikasturterako lanpostuen aurreikuspenak
Mahaian adierazi ziguten Hezkuntza Laguntzako espezialisten 73 plaza berri sortu direla jardunaldi osoan datorren ikasturtetako. Jardun murriztuko lanpostu kopurua jaitsi bada ere, LABetik salatu nahi dugu oraindik kopurua oso altua dela eta Lan Hitzarmenean jasotzen den bezala, lanpostu erdiak osora pasatzeko plana adostu behar dela aldarrikatu genuen.
Hainbatetan adierazi dugun moduan, Aniztasun eta Inklusiorako departamentuak baliabideak esleitzeko irizpideen negoziazio eza salatu genuen berriro. Lan Hitzarmenean jasotzen den bezala baliabideak esleitzeko irizpideak alde sozialarekin negoziatu behar direla berretsi ginen.
> Kalte ordainak
Dakizuenez, badaude zenbait langile meritu lehiaketan parte hartu badute ere ez dutenak finkotasuna lortu eta beraien bakantea galdu dutenak. Kalte ordaina ofizioz jasotzea zegokien langileei (hiru urteko bakantea izan, prozesuan parte hartu eta finkotasuna lortu ez dutenek) ordaindu zaiela jakinarazi digu administrazioak baina izan daiteke kalte ordaina dagokion langileren batek oraindik hau jaso ez izana.
Egoera horretan dauden langileek Tramitagune bidez erreklamazioa egin behar dute.
INFO-26-05-11


