Sukalde eta Garbiketa: Mahai negoziatzailea 2023.05.04

337

Ordezkabidea indarrean jartzeko akordioa

Sukalde eta garbiketako kolektiboan kontratazioa banatzeko aplikazioa informatikoa Ordezkabidea deitzea proposatu digute gaurko mahai negoziatzailean. Aplkazio hau martxan jartzeko kolektiboaren berezitasunei eta egun dugun ordezkoen araudiari egokitzeko negoziazioan ekarpenak egin ditugu LAB sindikatutik. Ekarpen gehienak aintzat hartu dituztenez eta egun ordezkapenak betetzeko zailtasunak ekiditeko LABetik bide eman diogu akordioari baldin eta ordezkaritza sindikalaren gehiengoak sinatzen badu.

LABetik Ordezkabidea jartzeko premia aldarrikatu dugu, kontratazioa eraginkortasun eta gardentasunez banatzeko tresna izango baita. Administrazioak irailaren erdialdean martxan jartzeko asmoa duela adierazi digu.

LABen proposamena ekoizpen produkzioagatiko kontratazioaren aurrean

Dakizuenez, pribatizazioari ezetz esateko eta lanpostu estrukturalen kopurua handitzeko eskatuz mobilizatu ginen Bilboko ordezkaritzaren aurrean martxoaren 29an. Ordutik LAB sindikatuak tokian toki ekoizpen gorabeherengatiko kontratuak bukatu direla eta sukaldari horien falta salatzeko mobilizazio dinamika egin du, besteak beste, Amurrioko Mendiko eskolan, Bilboko San Inazion, Ugaon, Igorren, Usansolon, Donostiako Ferrerias Amara Berrin, Elorrion, Bermeon,…..) Kontratu mota hauen luzapen hau adostu asmoz akordio proposamen itxia ekarri zigun administrazioak aurreko hilabetean eta ez zen akordiorik egon.

LABetik gaurko mahaian proposatu duguna hurrengoa da: Ekoizpenaren gorabeherengatiko kontratuaren arrazoia salbuespenez aurreikusi ezin daitezkeen egoeratarako izango da.

Gehienez, 6 hilabeteko iraupena izan dezakete; hala ere, sektore hitzarmenak luzapena ezar lezake. LABek 10 hilabete arte luzapena sinatuko luke baldin eta:

  • Bete gabe egongo diren bakanteen poltsa sortzen bada. Lanpostu zerrenda %5ean handitzen bada eta berdin egingo bada kontsolidazio LEPak bukatuta.

Bakante hauek ikasturtea hasita sortzen diren beharrak estaltzeko baliatuko dira, matrikulazio biziagatik, edo ez usteko arrazoiak medio.

Poltsa hau agortzen bada, salbuespenez, ekoizpen produkzioagatiko kontratuak gauzatu ahal izango dira.

  • Finkoak zein finkoak ez diren langileei, abuztuaren 31n 59 urte dituztenak(60 urte bete gabe edo gehiago) eta erretiro partziala hartzeko baldintzak betetzen ez dituztenak, jarduna heren batean murrizten bazaie. Neurri hau lanpostuaren egokitzapenaren bitartez gauzatzeko proposatu dugu.

Administrazioa proposamena aztertzeko prest agertu da, gainera sortu den egoera dela eta ikastetxeei hasiera batean Katerin bidezko zerbitzua ematea zen, atzo katerina edo jantokiaren garbiketako lanak egiteko garbitzaileak kontratatzeko proposamena egin du. Beraz, mobilizazioa eta familien inplikazioaren bitartez zerbitzuaren pribatizazioa baldintzatzea eta negoziazioa berreskuratzea lortu dugu

Beste gai batzuk

  • Administrazioak Ordezkoen zerrendaren birbaremazio epea maiatzaren 10 inguru irekiko duela aurreikusten du
  • LEPean izen emate epea maiatzaren amaieran irekiko dela aurreikusten da.
SUTAGAR-Mahai-negoziatzailea-230504

PDF Embedder requires a url attribute