Kontuan hartu lizentzia eta baimen gehienak eskatzeko 10 lanegun lehenago izan behar dela, EIZU plataformaren (https://eizu.app.jakina.euskadi.eus) bitartez. Informazio guztia Hezkuntza Saileko webgunean.
1. Senideen gaixotasun larri, ingreso edo heriotzagatiko lizentziak
2024-Iraila_Heriotza-ingreso-taula- Udalerri ezberdina: langilearen BIZILEKUA kontuan hartzen da.
- ISTRIPU edo GAIXOTASUN LARRIA, OSPITALERATZEA: medikuaren ziurtagiri bidez egiaztatu beharko da.
- ETXEAN ATSEDEN HARTZEA eskatzen duen EBAKUNTZA KIRURGIKOA: mediku-txostenean etxean zaintza behar dela eta zaintza honen iraupena agertu behar da.
- Ospitaleratzearen kasuan, dagozkizun egunak (taularen arabera) ospitaleratzeak irauten duen bitartean hartu beharko dira.
- 30 eguneko epea igaro behar da bi ingresoen artean, arrazoi berdinagatik baldin bada, baimen hau eskatu ahal izateko.
2. Senideak zaintzeko baimenak
Akordio Arautzaileko (Lan Hitzarmeneko) 44., 49. eta 50. artikuluak
Oso gaixotasun larria dela eta lehenengo mailako senidea zaintzeko edo, harekin biziz gero, urruneko maila batekoa zaintzeko, langileek eskubidea izango dute lanaldia asteko lanaldiaren erdira edo herenera murrizteko, ordainduta.
Legez agindutako zaintza duelako, lanaldi arrunta murrizteko baimena eskatu ahal izango du, ordaindutako lanik egiten ez duen ezgaitu fisikoren, psikikoren edo sentsorialen bat edota larriki gaixo dagoen eta berarekin bizi den bigarren maila arteko senideren bat badu. Murrizketa hori herenekoa edo erdikoa izan ahalko da soldatan dagokion beherapena eginda eta jardunaldi osoan kotizatuz.
Baimena bigarren gradurainoko odolkidetasun edo kidetasuneko senitartekoak zaintzeko da, adinagatik, gaixotasunagatik edo desgaitasunagatik beren kabuz baliatu ezin direnak eta beste lan ordaindurik ez dutenak.
Gaixotasun kronikoak edo mugitzeko arazoak dituzten senitartekoak zaintzeko, ordaindutako 50 ordu. Kasu berezietan orduak metatu daitezke, bestela sarrera edo irteeran 2 ordu.
3. Ezkontza eta errolda aldaketa
4. Ikasketa edo azterketa
5. Betebehar publiko edo administratiboak
6. Ordaindu gabeko baimenak
7. Genero indarkeriaren biktimak
Akordio Arautzaileko (Lan Hitzarmeneko)48. artikuluan
Genero-indarkeriaren biktimak diren emakume langileak honako eskubideak izango ditu:
– Mugikortasun geografikoa: Babeste aldera emakumeak dagokion lana beste toki batean egiteko aukera izango du. Lekualdaketa horrek 6 hilabete iraungo du; epe horretan bere lehengo lanpostura itzuli ahalko da.
– Lanaldiaren berrantolaketa eta murrizketa: Eskubidea dagokio lanaldia murrizteko edota lanaldia berrantolatzeko.
– Lan-kontratua etetea: Lan etenak hasierako iraupen bat izango du eta ezingo ditu sei hilabeteak gainditu, luzapena eskatu ezean.
– Kontratu iraungipena.
– Arrazoi objektiboengatik iraungitzea: Arreta zerbitzu sozialek edota osasun zerbitzuek egiaztatuta, egoera fisiko edo psikologikoak eraginda lanera ez agertzeak ez dira kontutan hartuko.
8. Norberaren osasun arazoengatiko zerbitzu eginkizunak
Osasun-arrazoi larriak dituzten langileek honako baldintzak izan ahalko dituzte zerbitzu eginkizunetan:
1. Osasun-arrazoi larriengatik zerbitzu-eginkizunetan lanpostu bat baimentzea.
2. Osasun-arrazoi larriengatik klase orduen 1/3ko murrizketa aldi baterako baimentzea, ohiko irakaskuntza lanean aritzea zailtzen duen egoeretan.
3. Osasun-arrazoi larriengatik edo, salbuespen gisa, behar adina egiaztatutako beste arrazoi batzuengatik irakastorduak ez emateko zerbitzu-eginkizunak baimentzea.
9. Minbizia edo gaixotasun grabea duten adingabeak zaintzeko baimena
Baimen hau emateko, eskatutako dokumentazio guztia aurkeztu beharko da eskabide-eredu ofizialarekin batera, eta Lakuako Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari bidali beharko zaio, gutxienez baimena hartu baino 10 egun baliodun lehenago.
Karrerako funtzionario guztiek eta ikasturte osoko iraupena duen lanpostu huts bat betetzen ari diren bitarteko langileek eskatu ahal izango dute baimena. Salbuespen gisa, bitarteko langileei baimen hau eman ahal izango zaie, baldin eta beren kontratazioa bermatuta badute eskatutako hiruhilekoa amaitu arte.
Eskaeraren izapidetzea eta ebazpena arintzeko, ahal dela baliabide telematikoak erabili beharko dira eskabideak aurkezteko.
Onarpena: Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak dokumentazioa aztertu ondoren, eskaera baietsi edo ukatu egingo da, ebazpen arrazoituaren bidez, espedientean agertzen diren inguruabar guztiak kontuan hartuta. Baiezkoa bada, gehienez ere hiruhileko baterako emango da, Hezkuntza Sailburuordetzak adierazitako irakasleen eskola-hiruhilekoekin bat etorriz. Salbuespen gisa, uneko eskola-hiruhilekoa amaitzeko 15 egun baino gutxiago geratzen badira, hiruhileko horretarako eta hurrengorako baimena eman ahal izango da.
Bete beharreko dokumentazioa: Eskabide-orria (Tramitagune bidez) eta Minbizia edo bestelako eritasun larria duten adingabeak zaintzeko mediku-aitorpena (I. Eranskina) (Nahitaez bete beharrekoa)