Haurreskolak Partzuergoko Lan Eskaintza Publikoa eta Mahai Negoziatzailea

616

Gogoratu Otsailaren 28an arratsaldeko 16etan Haurreskolak Partzuergoko, meritu lehiaketa bidez egingo den Lan Eskaintza Publikoan parte hartzeko eskaria egiteko epea amaituko dela. Horrekin batera, betekizunak eta merituak alegatu, eta tasak ordaindu behar dira. Gogoratu eskarian aldaketak egin daitezkeela epea bukatu baino arinago.
Gero, baztertuen eta onartutakoen behin-behineko zerrendak argitaratu eta zerrenda hauen kontrako erreklamazioak aurkezteko epea zabalduko da.
Onartutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratu ondoren, baldintzak eta merezimenduak egiaztatzeko epea irekiko da. Epe honetan aurkeztu beharko dira alegatutako merezimendu eta betebeharren kopiak, OPENET atari elektronikoan bertan erantsita.
ADI! Alegazio fasean aitortzen denarekin.
Eskaria amaitzean norberak aitortzen du aurkeztutako datu eta agirien egiazkotasunaren erantzukizuna: “Espresuki adierazten dut aurkezten dudan agiri eta informazio oro egiazkoa dela eta horren gaineko erantzukizun osoa hartzen dut.”

Mahai Negoziatzailearen deialdia


Bestalde, kontsolidazio prozesuaren negoziazioan LABek eskatu eta abenduko mahai negoziatzailean adostu zen moduan, ikasturte honetako prozesuak bere osotasunean landuko dira. Horretarako martxoaren 1erako Mahai Negoziatzailea deitu du Partzuergoak honako gai-ordenarekin:
Haurreskoletako 2023-24 izen-emate arauak: LABen eskaera orokorrak: egutegia, izen-ematea lehen bait lehen izatea, informazioa haurreskoletara lehen bait lehen bidaltzea, doakotasuna eta zerbitzuaren unibertsalitatea bermatua izatea.
2023ko lanpostu-zerrenda: Hurrengo urteetarako lanpostu kopuruari eutsiko dion langileon hornikuntza zehaztuko duen LPZa erreala negoziatu nahi dugu. Haurreskola ezberdinen tipologiak eta beharrak kontuan hartuko dituena. Gela bakoitzeko ratioen inguruan hitz egin beharrean, hezitzaileen hornikuntzaz hitz egingo dugu.
Horretaz gain, doakotasunaren ondorioz sortu litezkeen behar berriei erantzuteko behar diren lanpostu berriak sortzeko eskatuko dugu.
2023ko soldata igoera: langile publikoei bezala, Mahai orokorretik inposatuta %2,5a soldata igoera aplikatuko digute urtarriletik atzeraeraginez, nahiz eta KPIaren araberako soldata-igoera izango den LABen eskaera.
Egonkortze-prozesuan izandako eskaeren gaineko informazioa. Partzuergoak informazioa partekatuko du sindikatuekin. Hurrengo urratsen egutegia eskatu dugu LABetik.
Tartean Hezitzaile finkoen Leku-Aldatzea adostu eta gauzatzeko egutegia eta eskaintza publikora atera behar diren lanpostuen identifikazioa eskatuko ditugu.

LAB sindikatuak honako gai gehigarriak proposatuko ditu Mahai negoziatzailean lantzeko:
• Dekretuaren bidez, Apirilaren 1etik aurrera indarrean sartuko den ITen (bajen) kudeaketa.
• Mahai-orokorrean sinatu duten Errelebo kontratuaren aplikazioa Haurreskolak Partzuergoan.