Kristau Eskolaren aurrean benetako negoziazioa aldarrikatu dugu

403

Aurreko urtea bukatu baino lehenago izan genuen azkenengo mahai negoziatzailean esan genizuen bezala Kristau Eskolak eta AICE-IZEA patronalek proposamen atzerakoia aurkeztu ziguten:

  • Patronalek aurkeztu duten proposamenak kontratazioan prekarizazioa areagotzen du.
  • Lanbide Heziketa eta 0-3ko langileentzako Tutoretza plusa bertan behera uztea proposatzen dute.
  • Lanbide Heziketan, gaur egun duten egoera baino baldintza kaxkarragoak proposatzen dituzte.
  • Soldatei dagokionez, igoerak finantziazioarekin lotzen dituzte eta Gizarte Ekimeneko langileen negoziazio kolektibo propioa ukatzen dute.
  • Gabonak eta Aste Santuak, orain arte opor egunak izan ditugu, baina oraingo eskaintzan atsedenerako egunak gisa berrizendatu nahi dituzte; bajan edota baimenen batean egonda, ezin errekuperatzeko.
  • Birkokapen akordioa gehiago malgutu nahi dute. Kaleratzeko eta kontratatzerako garaian, nahi duten moduan eta nahi dutena eginez jarraitzeko askatasunarekin, diru publikoarekin gainera.
  • Horretaz gain, seme-alabak zaintzeko murrizketetan eta eszedentzietan eskubide murrizketa proposatzen dute.

Momentuan bertan ezezko borobila eman genien eta benetan negoziazio bat egin nahi bazuten urtarrilaren bukaerarako beste proposamen bat murrizketarik gabe eta langileen beharretan oinarrituta ekarri behar zutela eskatu genien.

LABek, Mahai negoziatzailea bukatu eta berehala, ikastetxeetan ditugun ordezkariekin egoeraren azterketa egin genuen eta ondorio batera heldu ginen: mobilizazioa beharrezkoa da negoziazioan eragiteko.

Hori dela eta, gaur LABeko ordezkariak bildu gara Kristau Eskolaren egoitzaren aurrean benetako negoziazioa eskatzeko eta gure lehentasunen aldeko aldarrikapena egin dugu:

  • Lanpostu guztiak mantendu: ratioak eta eskola-orduak jaitsi.Txanda-kontratua. Benetako birkokapen lan-poltsa.
  • Soldata igoerak, KPIarekin lotuta.
  • Aurreko hitzarmenean igoera gabe geratu ziren kategoriak (irakasleak ez diren tituludunak)
  • AZP (PAS): gutxieneko %95eko ekiparazioa mantendu.
    • Lan-kargak murriztu.
    • Lan-jardunak osatu.
    • Euskaldundu: IRALE.
  • 0-3: Lan orduak murriztu.
    • Lanpostuak mantendu.
    • Asistente kategorian daudenak formatu eta kategoria desagertu.
    • Euskaldundu: IRALE.
  • HLE (EAE): Lan orduak murriztu.
    • Osagarri ordu gehiago
    • Lan jardunak osatu.
    • Euskaldundu: IRALE.
  • Lanbide Heziketa:
    • FCT tutoreak gutxieneko orduak (6)
    • Ordu irregularren banaketa arautu. Ordu guztiak konpentsazioarekin (22.etik aurrera)
    • 1. eta 2. mailaren banaketa orekatuagoa.
    • LH dualaren hedapenarekin lanpostuak eta jardunak mantentzea.
    • Oinarrizko Lanbide Heziketa ere orduen banaketan egotea.
  • Aldikako Ezgaitasunak: %100a baja osoan.
  • Formazioa: Kongregazioek ematen dutena ez izatea derrigorrezkoa.
15.INFO_.-BENETAKO-NEGOZIAZIOAREN-ALDE_MOBILIZAZIOA