Haurreskolak Partzuergoko hezitzaileen izen-ematea eta baremazio/birbaremazioaren deialdia

603

Gaur bertan Haurreskolak Partzuergoak jakinarazi digu 2023ko baremazioa/birbaremazio prozesua hurrengo
astelehenean, urtarrilaren 16an
abian jarriko dela.

➔ LAN ESPERIENTZIARI DAGOKION BAREMATUKO DEN ALDIA: 2022ko urtarrilaren 16tik 2022ko abenduaren 15a arte (biak barne)
➔ IZENA EMATEKO hautagaiek baldintzak bete eta egiaztatuta izan behar dituzte 2023/01/27a baino lehen.
➔ KONTUAN HARTU BEHARREKOAK:
◦ Aurten lehengo aldiz, izen-emate eta baremazio prozesua osoa on-line (paperean egindako eskaerarik ez da onartuko); HEZIGUNEA atarian egin beharko da erabiltzaile eta pasahitza sartuta.
Horretarako, gidaliburu bat izango da eskuragarri.
▪ Eskaerak egiteko epean, jadanik zerrendetan dauden hautagaiek orain arte izandako ordezkapen aukera eta merituen fitxa ikusgai izango dute.
◦ Hezkuntza Sailean irakasle gisa emandako zerbitzuak ofizioz barematuko zaizkie horretarako baimena ematen badute
◦ Informazio guztia www.haurreskolak.eus-en izango duzue.

INFO-12._-hezitzaileen-izen-emate-eta-baremazioa