Sukaldari eta garbitzaileen lanpostu eta langileak kontsolidatzearen aldeko apustua egiten du LABek

436

Azkenengo egunetan irten diren berrien inguruan hainbat argipen egin nahi diitugu. LAB sindikatuak irakaskuntza publikoko gainontzeko kolektiboetan bezala, sukaldari eta garbitzaileen kolektiboan lanpostuak eta langileak kontsolidatzearen aldeko apustua egiten du.
Kolektibo hauetan Hezkuntza Sailean daukagun lan esperientzia erabakiorra eta langileen ezaugarrietara egokitutako azterketarik gabeko, merituen lehiaketa izatea lehenesten dugu. Administrazioak orain arte egin duen gauza bakarra 2021 arteko plaza kopuruen eskaintza publikatzea izan da. Garbitzaileen kolektiboan 184 eta sukaldarietan 256, guztira 440. Oraindik idatziz ez dugu jaso deialdiaren nondik norakoen proposamenik ezta plazen kopurua handitzearen asmorik. Madrilek esaten duenaren zain baitago. LAB sindikatuak 500 plaza baino gehiago irten behar direla uste du, legeak %8an ezarri baitu gehienezko behin behinekotasun tasa.
Gauzak horrela, LEParen gaiarekin apirilaren 5ean biltzeko proposamena bidali digute.
LABek Lan hitzarmena, ordezkoen araudiaren negoziazioa eta ordezkagunea gure kolektibora egokitzeko negoziazioa abiatzeko eskaerak egin ditu eta administrazioak saiakerak egin baditu ere, gainontzeko hezkuntzako kolektiboetan ez bezala, negoziazio hau martxan jartzeko ezezkoa jaso du ELA, UGT eta CCOOen aldetik, kontsolidazio prozesuak gauzatu arte.
Bestalde, esan LAB sindikatuak txanda-kontratua, besteak beste, behin behineko langileentzako ere aplikagarria izatea eskatu zuela mahai orrokorrean eta gaur gaurkoz soilik finkoentzako dela, UGT eta CCOOek sinatu zuten bezala. Daukagun behin-behinekotasun tasa ikusita, ulergaitza.
Beraz, LAB sindikatuak gainontzeko sindikatuekin elkarlanerako tarte gutxi ikusten du ez bada aldagai hauen guztien negoziazioa bultzatzen: lan baldintzak hobetu, lan zamak gutxitu, pribatizazioari ateak itxi, langileak egonkortu…

Info._-Sutagar-220323