Irakasleak EAE – Udako kobraketa

1. Ikasturte osoko lanpostua (bakantea) izan duten ordezkoak

Ikasturte osoko lanpostua eskuratu duten ordezko langileek abuztuaren 31 arte izango dute kontratua.

2. 165 egun baino gehiago lan egin duten ordezkoak

Ondorengo hiru baldintzak betetzen dituzten langileek uztaileko eta abuztuko ordainsari osoak jasoko dituzte, baita aldi horiei dagozkien Gizarte Segurantzako kotizazioak, hautagaien zerrendako puntuazioa eta antzinatasuna ere. Konpentsazio horrek ez du opor-egunik sortuko.

  • Ikasturte bakoitzean gutxienez 165 egun naturalez zerbitzuak eman izana.
  • Lanik gabe egon den aldietan lanerako prest egon izana.
  • Justifikatutako arrazoirik gabe esleipen bati uko egin ez izana.

* Salbuespenak: aldi baterako ezintasun-egoera, gurasotasuna eta horri loturiko lizentzia edo baimenak, lan istripua izatea, haurdunaldi arriskua, azterketa ofizialak izatea zein lehen edo bigarren mailako senideen ospitaleratzea.

3. 165 egun baino gutxiago lan eginez gero

  • Udako izendapenerako eskubidea izango dute, ikasturtean sortu eta hartu ez dituzten opor egunengatik, zerbitzu-denboraren arabera.
  • Izendapenen indarraldia ikasturtean zehar emandako zerbitzuen araberakoa izango da.
  • Izendapenaren ondorioz, Gizarte Segurantzan kotizatzeko eta hautagaien zerrendan dagokion puntuazioa eta antzinatasuna izateko eskubidea izango dute.

Egindako lan egunen arabera hurrengo egunetan izango dute izendapena:

4. Kontuan hartzekoak:

  • Uztailean alta ematea eragozten duten egoeretan daudenak:
    • Ekainaren 30a baino lehen izendapena amaitu izanagatik baja hartzen dutenek edo hartua dutenek, eta uztaileko izendapenaren hasiera-egunean izendapena eta Gizarte Segurantzan alta ematea eragozten duen aldi baterako ezintasun egoeran badaude edo jaiotzagatiko eta adingabeen zaintzagatiko prestazioa jasotzen ari badira, egoera hori justifikatzeko agiriak aurkeztu behar dituztela, uztailaren 1a baino lehen, dagokion Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzan, Hezkuntza Saileko Tramitagune erregistro elektronikoaren bidez.
    • Kasu horietan, izendapena egin eta Gizarte Segurantzan alta ematea ezinezkoa denez, izendapena atzeratu ahal izango dute Tramitagune bidez (eskaera orria) lehenengo, eta bigarren ebazpenetan ezarritakoaren arabera dagokien aldirako, salbu eta uztailaren 1a baino lehen izendapena hastea eskatu badute, hura eragozten zuten lehen aipatutako egoerak bukatu direlako. Halaber, izendapenaren indarraldia ezin izango da abuztuaren 31tik aurrera luzatu. Izendapena atzeratzea eskatu dutenek, udako ordainketa jasotzen hasteko eskaera ere egin beharko dute ondoren, Tramitagune bidez.
  • Langabezia-prestazioa:
    • 165 egun baino gutxiago lan egin dutenek eta uztaila eta abuztuan beste kontraturik izango ez dutenek langabezia eskatu ahal izango dute, kontratupean ez dauden egunetan.
  • Baterazintasuna:
    • Uztaileko hilabeteari dagokion izendapenaren hasiera-egunean lan-kontratu bat dutenei ezin izango zaie izendapenik egin, baldin eta bi jardueren bateragarritasuna onartuta ez badute.