1- Ordezkoari kontratua ez etetea
18. artikulua
Aldi baterako ezintasunagatiko eta beste inguruabar batzuengatiko ordezkapenak ordezkatutako pertsonaren lehen lan-egunetik eskainiko dira etapa guztietan, ikastetxeko zuzendaritzak eskatuta. Ikasturtearen barruan ordezkogaiari izendapena ez zaio etengo titularra laneratzen ez den bitartean.
2- Titularra aldi baterako ezintasun egoeran badago ordezko langileak lanaldia osatzeko eskubidea
18. artikulua
Aldi baterako ezintasun egoeran dagoen titularraren kasuan, lanaldi hori osatzeko aukera badago, ordezko langileak izango du lanaldia osatzeko eskubidea, aldi baterako ezintasun-egoeran dagoen pertsona batek ezin baitu kontratua aldatu egoera horretan dagoen bitartean.
Egoera babestuen kasuan, berriz, gurasotasun-lizentzietan lanaldi hori osatzeko aukera lehenik bajan dagoen titularrak osatzeko eskubidea izango du, eta ordezkoak ondoren.
Ordezkoak ez du bee jarduera osatzeko betebeharrik izango.
3- Administrazioaren kudeaketa okerraren ondorioz ordezkapena egiteko deitua izatean egun hori kobratu eta puntuatzea
18. artikulua
Administrazioaren erruz norbait ordezkapen bat egiteko deitua bada eta titularra ere laneratu bada, ordezkoak egun hori kobratzeko eta puntuatzeko eskubideak izango du.
4- Iraileko lehen lanegunean plaza jabetzan hartu ezin dutenentzat plaza erreserbatzeko eskubidea
13. artikulua
Ikasturte hasierako esleipenean ikasturte osoko plaza bat lortu duten bitarteko langileen kasuan, eta iraileko lehen lanegunean plaza hori jabetzan hartu ezin badute, ezintasun iragankorreko egoeran daudelako edo beste ezinbesteko arrazoi batzuengatik, dagokion instrukzioan zehaztutako direnak, esleitutako plaza erreserbatzeko eskubidea izango dute, hala eskatzen badute, esleipenari dagokion ikasturteko azaroaren hogeita hamarrera arte. Zirkular horretan ezarritako epe eta prozeduren arabera sartuko dira.
5- Ikasturte osoko lanpostua eta karrerako funtzionarioekin parekatzea
17. artikulua
1- Bitarteko langileek lan-baldintzak karrerako funtzionarioen baldintzekin parekatuko dira legeak zein praktikak ahalbidetzen duen kasu guztietan.
3- Ikasturte amaiaera arteko iraupena duen lanpostu baten esleipendun diren langileek karrerako irakasle funtzionarioen eskubide eta betebeharren araubide bera izango dute. Izaera hori izango dute uneko urteko irailaren 30era arte esleitutako ikasturte osoko lanpostuek. Lanpostu hutsen jubilazioek lanpostu huts izaera izango dute eta ikasturte amaierara arte iraungo dute.
6- Udako kobraketa edo ordezkoen prestutasunagatiko eta mugikortasunagatiko konpentsazioa
19. artikulua
Hezkuntza Sailak, ordezkapen guztiak betetzeko konpromisoa kontuan hartuta, ikasturtean zehar honako baldintza hauek betetzen dituzten ordezko langileen prestutasuna sarituko du:
- Ordezko langileek ikasturte bakoitzean gutxienez 165 egun naturalez zerbitzuak eman izana.
- Lanik gabe egon den aldietan lanerako prest egon izana.
- Justifikatutako arrazoirik gabe esleipen batu uko egin ez izana.
Baldintza horiek betetzen dituzten langileek uztaileko eta abuztuko ordainsari osoak jaskoko dituzte, baita aldi horiei dagozkien Gizarte Segurantzako kotizazioak, hautagaien zerrendako puntuazioa eta antzinatasuna ere. Konpentsazio horrek ez du opor-egunik sortuko.
7- 55 urtetik gorako ordezkoentzat jarduketa-plan espezifikoa
16.2 artikulua
Jarduketa-plan espezifikoak negoziatuko dira, gutxienez 15 urtez jarraian edo 20 urtez modu ez jarraian EAEko ikastetxe publikoetan irakaskuntza-zerbitzuak eman dituzten 55 urtetik gorako hautagaiek zerbitzu horietan jarraitu ahal izan dezaten. Horrela, Sailarentzat bere karrera profesional osoan zerbitzuak eman dituzten langileek eurek aukeratutako lurraldean zerbitzu aktiboan jarraituko dutela bermatuko da.
8- Bitarteko funtzionarioentzako urte sabatikoa
53. artikulua
Aurreko bost urteetan ikasturte osoko plaza bat lortu duten bitarteko langileek baimen hori eskatu ahal izango dute, hurrengo 5 ikasturteetan ikasturte osoko plaza bat hartzeko konpromisoarekin eta ezarritako gainerako baldintzak betez.