Ordezkapen falta dela eta sukalde eta garbiketan ematen ari den egoera jasanezinari irtenbidea emateko Hezkuntza Sailari ireki berri diren zerrendak premiaz martxan jartzeko eskaera egin diogu ordezkapenen arazo larri honi irtenbidea eman nahian.
Bitartean, ordezkapenen faltak sukaldariengan eragiten duen lan kargak arintze aldera 2015eko mahai parekidearen 30. aktan agertzen den protokoloa martxan jartzea gomendatzen dizuegu. Ordezkapenak betetzea ezinezkoa izan denean neurri hauek hartzea proposatzen da, sukaldean:
- Menuak egokitzea
- Plastikozko tresneria erabiltzea
- Catering-a kontratatzea
Garbiketan: Komunak eta zaborrontziak hustea
INFO-2025-06-03


