Lan Hitzarmenen negoziazio mahai guztiak bertan behera utzi ditu Hezkuntza Sailak
Asteartean, ekainaren 18an, LABek salatu zuen Hezkuntza Sailak bertan behera utzi dituela martxan zeuden
negoziazio mahai guztiak eta ez duela Akordio Laborala bete. Haurreskolak Partzuergoan urtarriletik maiatza bitarte lan hitzarmena negoziatzen ibili ondoren, maiatzaren 8an burutu zen azken negoziazio mahaia. Bertan, aurkeztu zen Lan Hitzarmena berriaren azken zirriborro proposamenari sindikatuok gure iritzia helarazi eta azken ekarpenak egiteko data finkatu zen. Maiatzaren 22an bidali genizkion eta geroztik ez dugu erantzunik jaso. Ordutik ia 4 aste daramatzagu erantzunaren zain.
Lanpostuen zerrenda eta hezitzaile finkoen leku aldatzea
Atzo, hilak 19, Haurrekolak Partzuergoak Lanpostuen zerrendaren proposamena eta hezitzaile finkoen leku aldatzea
egiteko egutegi proposamenak bidali zizkigun. Lekualdatzearen deialdia astelehenean argitaratzea proposatzen
dute. Mahai negoziatzailerik egin gabe ekarpenak bidaltzeko esan digute eta egoera salatzeaz gain LABek Lanpostuen
zerrendari egingo dizkion ekarpenak:
– IRIZPIDE OROKORRA: irekita dagoen gela bakoitzean 2 plaza. Ikasturte hasieran egiten den haurren adinaren
araberako gelen eskaintzaren antolaketa koordinatzailearekin adostu eta bermatuko da.
–Eraikinen tipologia: Eraikin desberdinetan banatuta dauden haurreskolak: eraikin bakoitza haurreskola bat izango balitz moduanhartuko dira kontuan pertsonal-horniketa doitzeko.
-Haurreskola txikiak (gela bakarrekoak 3-4-5 haurrekin): 2 plaza, 1 hutsik egon daiteke Lepartekoa sortzeko.
Kontratazio berri honentzako, Zonaldeko atxikipenak egitekotan, ikasturte osoko atxikipenak izango dira kasu guztietan.
-Taldekatze gelak: Gela hauen zailtasuna aintzat hartuta, gela hauek horniketa eta baldintza bereziak izan beharko
lituzkete.
-Gela bakarreko haurreskoletan helburua ahalik eta familia gehienei zerbitzua ematea izanik, ez genuke muga
jarriko 0-1eko haur kopuruan. Errefortzua gehituko genioke taldekatze gela betetzean 6-4 proportzioa gaindituta.
-2 geletako haurreskoletan:
-1-2 gela: beteta
-0-2 gela: azarora arte, 0-1ko haurrentzat 6 plaza bermatuko dira
-Herrigune eta hirigune handietan 3 geletatik gorakoetan: ikasturte hasieran ez da taldekatze gelen eskaintzarik
egingo, ezta taldekatze gelarik eratuko lehenengo hiru hilabetean. Matrikulazioa jaso ahala adin tarte
bakoitzeko gelak beteko liratekeela.
Matrikulazio kopurua kontuan hartuta, lanpostuen zerrendan dauden 1102 lanpostuak (1007 hezitzaile Finko + 93
Lep arteko + 2 lanpostu huts = 1102) ez badira nahikoak ekoizpenagatiko kontratazioa egin behar dute sinatu
genuen akordioari jarraituz: https://irakaskuntza.lab.eus/jada-indarrean-dauden-akordio-bi-lortu-ditugu/. LABetik hezitzaileen iazko kontsolidazioa bukatu ostean Leku aldatze lehiaketa egiteko eskaera egin genuen eta horrela egingo
da. Jarraian duzue eskuragarri Leku Aldatzearen araudia:
http://www.haurreskolak.eus/adj_documentos_informacion/744.pdf
Ordezkapen telematikoak:
Bestalde, ordezkapenak modu telematikoan banatzeko araudiaren zirriborroa bidali digute eta ekainaren bukaerara arteko epea eman digute ekarpenak egiteko. Gauzak horrela, osatuko den Gobernu berriari eta Hezkuntza Sail berriari Akordio Laboralean jasotakoa eta negoziazio mahaian landu eta aurreratu diren edukietan sakontzen jarraitzea eskatzen diogu eta hitzarmenaren negoziazioaren alde egin dezan. Hortaz, bide hori jorratu ezean LAB sindikatuak mobilizatzen jarraituko du.