ORDEZKABIDEaren azkenengo eskaintza ekainaren 20an egingo da

88


Ordezkabidea

EAEko Hezkuntza Saileko Sukalde eta garbiketako Ordezkabidean bihar, ekainak 20, ikasturteko azkenengo eskaintza egingo du administrazioak.


Ordezkabidea aplikazioan hurrengo ikasturteko lehengo ordezkapenen eskaintza irailaren 6an egingo dute, irailaren 9an lanean hasteko.


Garbiketan uztailean ere lan egiten denez, Hezkuntza Sailari eskatu diogu ordezkapenak telefono bidez egin ditzan eta horrela egingo du. Beraz, ordezkapen beharrak sortzen direnean, ikastetxeetako zuzendaritzak eskaera egin beharko du.

Ordezkoen zerrendaren birbaremazioa

Gogoratu 2024-2025 birbaremazioan behin-betiko zerrendei gorako helegiteak egiteko epea
ekainaren 27an bukatzen dela. Zerrendak berriak ikasturtearekin batera indarrean sartuko dira.

Zalantzaren bat baduzu jarri gurekin harremanetan. Animo eta aurrera!