> Zer aldatu da?
- Behean azaldutako egoeretan ez da etxean gutunik jasoko. Komunikazioak Gizarte Segurantzaren egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri, sede.seg-social.gob.es web orrian.
- Helbide elektroniko edo telefono zenbakia portal.seg-social.gob.es/ wps/portal/importass/importass web orriaren bidez eguneratuta izatea komeni da, jakinarazpenen abisuak bide horietatik jaso daitezkeelako.
- Komunikazioa 10 egunez egongo da eskuragarri eta kontsultatzen ez baduzu prozesuak aurrera jarraituko du. Egun horiek pasata, alegazioak edo errekurtsoak aurkezteko epea martxan jarriko da.
> Nori eragiten dio?
1.- Aldibaterako ezgaitasuna (baja medikua). Komunikazio eta jakinarazpenak bide elektronikoz jasoko dira, bajaren berrikuspen deialdiak barne.
2.- Ezgaitasun iraunkorra. Ebazpenak, errekerimenduak eta gainerako jakinarazpenak egoitza elektronikoan jasoko dira.
3.- Haurraren jaiotza eta zaintza. Orain arte bezala, bide elektro-nikoen bidez jakinaraziko dira ebazpenak.
4.- Haurdunaldiko arriskua. Komunikazioak bide elektronikoen bidez jakinaraziko dira.
5.- Edoskitze naturalaren bitarteko arriskua. Komunikazioak bide elektronikoen bidez jakinaraziko dira.
6.- Ezgaitasunik eragiten ez duten lesio iraunkorrak. Ebazpen eta komunikazioak bide elektronikoen bidez jakinaraziko dira.
> Aholkuak
1.- Kontaktu datuak eguneratu portal.seg-social.gob. es/wps/portal/importass/importass web orriaren bidez
2.- Prozesu hauetako bat martxan baduzu, sede.seg-social.gob.es egoitzan sartu aldian behin. Jakinarazpen abisurik ez badago ere, komunikazioak egon daitezke eta epeek aurrera egingo dute.
3.- Jakinarazpenetara sarbide izan ahal izateko, Cl@ve, NAN elektronikoa edo beste ziurtagiri digitalen bat beharko duzu.
4.- Datuak eguneratzeko edo jakinarazpenak jasotzeko arazorik baduzu, jo Gizarte Segurantzako bulegora, eta hitzordurik gabe ere artatuko zaituzte.
LABek salatzen du horrelako neurriek langileen babesgabetasuna areagotzen dutela, zaurgarrien diren momentuan. Eta lan osasunaren arazoa areagotzen dutela ere.
Arazorik baduzu, afiliatu zaitez eta lagunduko dizugu.
2026_09_02-INSS_ELEBI


