Sukalde eta garbiketako langileak: Lan legepeko langileen mahai negoziatzailea bildu zen atzo

322

Lan hitzarmenaren zuzenketak landu genituen, LEPa eta zabaldu diren zerrenden inguruko informazioa eman ziguten. Barne promozioen araudiaren negoziazioa eta kategoria desberdinen funtzioen negoziazioa abian jartzea eskatu dugu.

Lan hitzarmena

2025eko martxoaren 21ean sinatu zen Administrazioaren eta kolektiboan ordezkaritza dugun sindikatuen artean Lan-legepedun langileen Hitzarmen Kolektiboaren Aurreakordioa sinatu genuen. Testuan zehar hainbat zuzenketa egitea eskatu dugu, akatsak zuzendu eta gaizki ulertuak ekidin asmoz. Sinatuta egongo denean jakinaraziko dizkizuegu. Bitartean gogoratu baimenak eta lizentzien atala indarrean dagoela.

Dakizuen bezala, sukalde eta garbiketa buruak barne promozioen bidez hautatuko dira eta barne propomozio hauen oinarriak eta deialdiak negoziazioarekin hasi gara. Sukaldeburuak. Bere erantzukizunpean dituen 6 langileko jardunaren heren bateko liberazioa izango du kargupeko langileen antolakuntzarako. Hau da, gutxienez 6 sukaldaritza-zuzkidura dituzten ikastetxeetan ezarriko da figura hori. Gutxienez 17 ikastetxetan egongo direla aurreikusten da.

Bestalde, Araban 2, Bizkaia: 4 eta Gipuzkoa 4 garbiketa-buru egongo dira.

Egutegiak eta ordezkapenak

Zuzendaritzei sinatu berri dugun hitzarmena bidaltzea eskatu dugu, hurrengo ikasturteko egutegiak egiterako orduan sinatutakoa kontuan izateko.

Bestalde, zuzendaritzei ordezkapenak eskatzerako orduan euren mendeko langileen ordezkapenak eskatzea dagokiela, irakasleenaz gain, heziketa bereziko hezitzaileenak eta zerbitzuetako langileena, gogorarazteko zirkular bat bidaltzea eskatu dugu.

Meritu bidezko LEPa

Irailaren 1etik aurrera indarrean sartuko diren finkotasun kontratuen sinadura ekainaren azkenengo astea izatea aurreikusten du Hezkuntza sailak.

Hezkuntza ordezkaritzetatik pasatu behar da kontratuak sinatzera sailak emango dituen argibideei jarraituz.

Zerrendetan izen ematea

Epea bukatuta garbiketan 590 izen emate egon dira, sukaldean 265 eta sare eta sistema informatikoen kudeaketako langileen zerrendan 163.

Azken kolektibo hau berria denez, pilotagea egitea proposatu digute, 20-30 langileekin.

Mahai teknikoa

Bestalde, hitzarmenean zehaztu den bezala Kategoria guztien funtzioak, baldintzak, aldizkotasuna,…negoziatzeko mahai eskatu dugu.

Bestalde, Ikastexeetan egiten ari diren obrak direla eta, metroen errebisioa egitea eskatu dugu, besteak beste, Armeria eskolan, Orixen, Txurdinaga behekoan,…

Errelebu kontratua

Hezkuntza sailak 2025 edo 2026 urteetan erretiro partziala hartzeko asmoa duten langileentzat argibideak argitaratu dituela gogorazi nahi dizuegu

SuTaGar_INFo-2025-05-23