Haurreskolak Partzuergoko langile finkoen erretiro partziala eta errelebu-kontratuari buruzko infomazio garrantzitsua

274

Haurreskolak partzuergoak 61 urtetik gorako langile finkoei erretiro partzialari buruzko informazio garrantzitsua bidali die emailez.

Horrela, Haurreskolak Partzuergoak 2025 edo 2026 urteetan erretiro partziala hartzeko asmoa duten langileei, asmo hori adieraztea eskatzen die ondoko agiri hauek aurkeztuz:

  • Erretiro partzialaren eskabidea, hautatutako jardunaldi-modalitatea adierazita (egunerokoa, edo asteko, hilabeteko, urteko edo urte anitzeko modalitate metatua)
  • Erretiroa partziala hartzeko baldintzak betetzen dituzula egiaztatzeko agiriak; hau da, lan-bizitzaren txostena eta ohiko erretiro-adinerako kalkulatutako erretiroaren simulazioa.

Asmo hori adierazteko eta agiriak aurkezteko epea ekainaren 2an amaitzen da.

AZKEN-BERRIAK_-erretiro-partziala-eta-errelebu-kontratua-20250523-1