Sukalde eta garbiketako langileak: 60 urtetik gorakoen murrizketa eskatzeko argibideak

186

Gogoratu LABek 2023ko azaroaren 9an sinatutako akordioan 60 urtetik gorakoen murrizketa jaso zela. Orain zehaztu eta lan hitzarmen berrian sinatu dugu azterketa medikuen onarpenaren baldintzarik gabe. Hauek dira argibideak.

2025eko martxoaren 21ean LABek hezkuntza saileko sukalde eta garbiketako langileen lan hitzarmen berriaren aurreakordioa sinatu zuen. Aurrekoardiaren V.Titulua martxoaren 22an jarri zelarik indarrean.

Gogoratu LABek 2023ko azaroaren 9an sinatutako akordioan 60 urtetik gorakoen murrizketa jaso zela. Orain zehaztu eta lan hitzarmen berrian sinatu dugu azterketa medikuen onarpenaren baldintzarik gabe. Hauek dira argibideak.

Eskatu daitezken modalitateak:

Urtean metatutako herena murriztea

Kasu horretan, murrizketa hau izango litzateke: ikasturtearen 2/3 % 100era lan egitea eta ikasturtearen azken herena ikastetxera ez joatea. Ordezko langileek urteko murrizketa metatua eskatu ahal izango dute, baldin eta ziurtatu ahal badute kontratu bera indarrean izango dutela hurrengo ikasturte osoan.

Urte anitzeko metatutako herena murriztea

Kasu horretan, murrizketa ikasturte bakoitzaren herenak metatzean datza, eskaera egiten denetik, eta aldi bakar batean erretiro aurretik hartzean.

Aukera bat edo bestea hautatu behar da nahitaez. Behin aukeratuta, ezingo da modalitatea aldatu.

Ikasturte honen herena urteko murrizketaren modalitatean eskatu dutenek atzera egin ahal izango dute eskaera horretan, urte anitzeko modalitatea aukeratu nahi badute.

Bi modalitateetan, eskatzaileek baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Gehienezko lanaldia bete behar dute. Lanaldi erdian daudenek ezin izango dute murrizketa hori eskatu.
  • Erretiro partzialeko egoeran ez egotea
  • 2025/26 ikasturterako beste ordu-murrizketarik ez izatea.
  • Bigarren jarduera batean zerbitzurik ez ematea.
  • Murrizketa hori baliatu ahal izateko, eskatzaileek ezin dira baja egoeran egon

    Urteko modalitatea aukeratuz gero

    2024/25 ikasturtean, martxoaren 22tik azken lanegunera bitarteko herena hartu ahal izango da edo ikasturte honetan heren hori hartu nahi ez bada, 2025/26 ikasturtean gorde ahal izango da.

    Izapidetza

2024/25 ikasturtean hura baliatzeko urteko modalitatea aukeratzen duten pertsonen izapideak honako hauek izango dira:

Ikastetxeak arduratuko dira murrizketa-modalitate hori EIZUren bidez eskatzeaz, honako espediente honen bidez:

> 03 – Baimenak > Absentziak/Estaldura (Orokorra) > Baimen mota: kanpoko lana

* Oharretan adierazi 60 urtetik gorako 1/3ko murrizketa

Bestalde, urteko modalitatea aukeratuta, ikasturte honen herena hurrengorako gordetzea erabaki dutenek eta urte anitzeko modalitatea eskatu nahi dutenek ikasturte hau amaitu baino lehen irekiko den formulario baten bidez egin ahal izango dute.

INFO_2025-05-14-1