Haurreskolak Partzuergoa: hezitzaile ordezkogaien baremazio/birbaremazioaren behin betiko zerrendak eta 2023-2024 ikasturteko ikastaroen ziurtagiriak

241

Argitara eman dira Haurreskolak Partzuergoko hezitzaileen 2025eko baremazioaren erreklamazioen ebazpenak eta behin-betiko zerrendak.

Informazio guztia HEZIGUNE plataforman ere eskuragarri dago.

Gorako Helegitea tarteratzeko hilabeteko epea zabaldu da, 2025eko ekainaren 14ra arte, hau barne.

Gorako Helegitea aurkeztu ahal izateko eredu bat atxikitu da. Ez da derrigorrezko izango eredu hau erabiltzea, interesdunak edozein eredua erabili ahal izango du. Eredua sinatua egon beharko da onartua izateko.

Baremazio-birbaremazio araudia jarraituz, behin betiko zerrendak argitaratu eta hurrengo egunean jarriko dira indarrean.

Zalantzak argitzeko baremazioa@haurreskolak.eus helbide elektronikoan edo jarri gurekin harremanetan ohiko bideak erabiliz.

Bestetik, Haurreskolak Partzuergoak jakinarazi du 2023-2024 ikasturteko ikastaroen ziurtagiriak eskuragarri daudela HEZIGUNEA plataformako eremu pertsonalean.

Azken-berriak-baremazioa-behin-betiko-zerrendak-3