Sukalde eta Garbiketako langileak: LABek atzoko mahai negoziatzailean administrazioak erakutsi zuen noraeza salatzen du

116

Ordezkapenen arazoak konpontzeko proposamenak egin ditugu.

LABek hezkuntza saila noraezean ibiltzea salatzen du atzoko mahaiaren ondoren proposamen formalik jaso gabe jarraitzen dugu eta lehenbaitlehen proposamen bat bidaltzeko eskatu genion Hezkuntza sailari. Bestetik, Araban eta Gipuzkoan dauden ordezkapen arazoak konpontzeko proposamenak egin genituen.

Martxoaren 6ko mahai negoziatzailean, jardunaldia eta lan egutegia, kategoria eta soldata , funtzioak eta ratioen inguruan lan hitzarmenean lanketa egiteko zen. Gure sorpresarako aste honetan ratioen inguruko proposamen bat besterik ez dugu jaso. Ekarpenak egin dizkiogu dokumentu honi sukaldeko ration hobetzea eta garbiketa metroen ponderazioa eta jetsiera eskatuz. Hezkuntzak sailak esan du ez duela asmorik ratioen jetsierarik egiteko baina proposamena aztertuko dutela.

Azkenengo mahaiankategoria eta soldataren inguruko proposamen bat egingo zutela esan zuten baina ez da horrela izan eta gure haserrea adierazi diogu Hezkuntza sailari.

Gauzak horrela, zirriborro berria bidaltzeko eskatu genuen, idatziz jasotakoaren gainean negozitu nahi dugulako.

Bestetik, ordezkapenekin dagoen arazoa salatu genuen beste behin (prentsa oharra). Gipuzkoako eta Arabako ordezkapenen arazoari irtenbidea eman behar zaiola adierazi genion LABetik Hezkuntza sailari.

Zerrendak irekitzea, erreserba zerrendan dagoen jendeari SMS bat bidaltzea lanerako prest jartzeko aukera dutela gogoratuz, Ordezkadidearen akordioa bete behar dutela, ordezkoak falta direnerako protokoloa zehaztu behar dela. LABetik kasu hauetarako proposatu gebuen Sukaldean plater bakarra prestatzea eta erabilera bakarreko mahai tresnak erabiltzea eta garbiketan komunak eta zaborrontziak hustea. Aztertuko zutela esan ziguten.

Beraz LAB sindikatuak argi du borrokan jarraitu beharko dugula gure lan baldintzak hobetzeko, lan hitzarmena eta ordezkoen araudi berria lortzeko.

Bakanteen sorrera

LABek sinatutako akordioagatik produkzioagatiko kontratuen ondorioz sortu behar diren bakanteak tramitean daude eta irailaren 1erako sortuko direla aurrikusita dute eta martxoaren 29an bukatuko diren produkzioagatiko kontratuak ekainaren 30era luzatu dituzte.

Edozein zalantza jarri gurekin harremanetan.

SuTaGar_INFO_ELEBI