Otsailaren 26an hasiko da EAEko Hezkuntza langileen txertaketa

541

Bihar hasiko da EAEko Irakaskuntzako langileen txertaketa, Madrilen horrela erabaki ondoren eta Jaurlaritzak iragarri duen arabera:Haur Hezkuntzan, Heziketa berezian zein Jangelan ari direnak eta 55 urte baino gutxiago dituzten langileak, Astrazeneca txertoa jasoko dute. Ondoren, 55 urte baino gehiago dituzten langileei Pfizer txertoa jarriko zaie.

Hurrengo taldeak izango dira Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako langileek osatutakoak.

Orain txertatu ahal izateko, adinaz aparte, derrigorrezkoa da: maskararik gabe dauden ikasleekin kontaktu zuzena izatea edota maskara kirurgikoaz gain lanean norbanakoa babesteko ekipamendu berezia erabiltzea (FPP2). Eszedentzia egoeran dauden langileei herritarren multzoan jasotzea tokatuko zaie.

Txertaketa-kanpaina honen hurrenkera hurrengoa izango da:(1) Ikastetxe publikoetako langileei, Haurreskolak Partzuergoei eta jangelako langileei Mutualiak egingo die. (2) Ikastetxe kontzertatuetako eta (3) 0-3 zikloko haur eskola pribatuetako langileak: bakoitza bere Mutuaren bitartez.