Haurreskolak Partzuergoa: Ordezkapenak betetzea exijitzen dugu

119

Ordezkapenak lehen egunetik ordezkatzea eta otsailaren 10ean sinatu genituen ratioak errespetaztea exijitzen dugu.

Haurreskolak Partzuergoko kalitatezko zerbitzu publikoa eman ahal izateko eta familien zein langileen eskubideak bermatzeko, kudeaketan baliabide teknologiko zein pertsonal gehiago eskatzen ditugu berriro ere.

Sinatutakoa bete behar da

Azken egunetan hainbat kexa jaso ditugu baimen eta txanda egunak ez direlako ordezkatzen haurreskola askotan. LAB sindikatutik hainbat erreklamazioa aurkeztu ditugu Partzuergoan alde batetik 2018ko martxoak 6an sinatu genuen akordioan 2. puntuan jasotzen dena jarraituz, ordezkapenak lehen egunetik betetzeko eta bestetik 2025eko otsailak 10ean sinatu genuen Lan Hitzarmeneko 8. artikuluan plantilak esleitzeko irizpide berriak adostu bitartean sinatu ditugun ratioak errespetatzea eskatuz.

  • Gela bakarreko zentroetan: beti gutxienez hezitzaile bat eta erdi. Taldekatzean 1 urteko haurrak badaude 7-8 haurrekin 1.5 hezitzaile, 9 haur edo gehiagorekin 2 hezitzaile eta taldekatzean 0 eta 1 urteko haurrak badaude 6 haurrekin 1.5 hezitzaile eta 7 haur edo gehiago 2 hezitzaile.
  • Gela anitzeko zentroetan: 0 urteko gelan 4 haurrekin hezitzaile bat, 5-6 haurrekin 1.5 hezitzaile eta 7 edo haur gehiagorekin 2 hezitzaile. 1 urteko gelan 6 haurrekin hezitzaile bat, 7-8-9 haurrekin 1.5 hezitzaile eta 10 haurretik aurrera 2 hezitzaile.

Haurreskolak Partzuergoko kalitatezko zerbitzu publikoa eman ahal izateko eta familien zein langileen eskubideak bermatzeko kudeaketan baliabide teknologiko zein pertsonal gehiago eskatzen ditugu berriro ere. Beste behin ere Eusko Jaurlaritzari inbertsioa handitzea exijitzen diogu langileen baldintzak errespetatu daitezen eta haurrak merezi duten arreta kalitatezkoa izan dadin bermatzeko.

Bestetik, azken asteetan jasaten gauden tenperatura altuak direla eta, haurreskola askotan bero handia pairatzen ari dira. Egoera honek haur, familia eta hezitzaileengan ezinegona eta kezka sortzen du. Horrelako egoeran bazaudete jarri harremanetan Haurreskolak Partzuergoko prebentzio zerbitzuarekin. Atxikituta bidaltzen dizugu LABetik lantokietan beroaren arazoari aurre egiteko gida

Ordezkapenak eta ratioak bete daitezen lanean jarraituko dugu.

Animo eta aurrera!

INFO-2025-07-02